2024ko uztailaren 19a

9.606 etxebizitzak lortuko dute eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria, Industriak ebatzi dituen 400.000 euroko laguntzei esker

Deialdiaren aurrekontua bikoiztu egin da iazkoarekin alderatuta, eta ziurtagiri horiek sustatzea du helburu, Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko Foru Legea betez
Deskargatu irudia Irudi galeria

Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak eraginkortasun energetikoaren ziurtagiriak egiteko laguntzen deialdia ebatzi du. Guztira, 9.606 etxebizitzak eskuratu ahal izango dute dokumentu hau, laguntza-lerro honek dituen 400.000 euroko aurrekontuari esker. Zenbateko horrek iazko deialdian erabilgarri zegoen dirua bikoizten bazuen ere, 173 espediente kanpoan geratu dira, aurrekonturik ez dagoelako.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).