863 hautagai Foruzaingoaren oposizioko 100 plazetako bat lortzeko

Lehenengo azterketa irailaren 30ean izango da NUPen
2023ko irailaren 11a

Nafarroako Gobernuko Foruzaingoko agente izateko oposizioaren lehen proba irailaren 30ean, larunbatean, izanen da. 100 plaza betetzeko deialdi horretan 863 hautagaiek hartuko dute parte (631 gizon eta 232 emakume), guztiak txanda irekian, gaur, astelehena, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako behin betiko zerrendaren arabera.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).