2024ko urtarrilaren 30a

2023an, Nafarroa izan zen hezkuntza eta prestakuntza goiz uzteko tasarik txikiena izan zuen Espainiako komunitatea

Gainera, EINek egiaztu duenez Foru Komunitatea da Bigarren Hezkuntzako bigarren etapa, gutxienez, osatzen duen 20-24 urteko biztanleriaren ehuneko handiena duen lurraldea  

2023an, Nafarroa izan zen hezkuntza eta prestakuntza goiz uzteko indize txikiena izan zuen Espainiako komunitatea, 6,3ko tasarekin, Espainiako batez bestekoa (13,6) baino askoz txikiagoa. Gainera, Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloa amaitu zuten ikasleen, 20 eta 24 urte bitarteko biztanleen artean, ehuneko handiena izan zuen komunitatea izan zen 2023an, 90,3ko indizearekin, eta komunitate bakoitzeko hezkuntza- edo prestakuntza-prozesuetan parte hartu duten 25 eta 64 urte bitarteko biztanleen artean bigarrena, 18,3ko tasarekin.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).