“Nafarroa jaia da. Erasotzaileak stop”, NABIren lema berdintasunean oinarritutako eta eraso sexistarik gabeko jaietarako

Aimar Oroz eta Unai Laso kirolariak zein Marea taldeko abeslaria, Kutxi Romero, kanpainako protagonistak
2023ko ekainaren 6a
videocam Nafarroa jaia da! kanpaina, 2023  collections Irudi galeria

“Nafarroa jaia da. Erasotzaileak Stop” da Nafarroako Gobernuak eraso sexistarik gabeko jaiak aldarrikatzeko aurkeztu duen kanpaina. Bertan, Aimar Oroz, Osasunako jokalaria, Kutxi Romero abeslaria eta Unai Laso pelotaria dira protagonistak, hiruak emakumeen eta gizonen arteko errespetuzko eta berdintasunezko jai-ereduarekin konprometituta.

“Nafarroa jaia da. Erasotzaileak Stop” da Nafarroako Gobernuak eraso sexistarik gabeko jaiak aldarrikatzeko aurkeztu duen kanpaina. Bertan, Aimar Oroz, Osasunako jokalaria, Kutxi Romero abeslaria eta Unai Laso pelotaria dira protagonistak, hiruak emakumeen eta gizonen arteko errespetuzko eta berdintasunezko jai-ereduarekin konprometituta.

Nafarroako Gobernuak eta INAIk oso positibotzat jo dute haien lankidetza, Eva Isturiz INAIko zuzendari gerenteak adierazi duen bezala, “beraien parte hartzea kanpainan garrantzi handikoa da, Nafarroako gizartean, kulturan eta kirolean aintzatetsitako pertsonak baitira eta gazte askok jarraitzen eta miresten dituztelako. Beraz, kanpaina honekin duten konpromisoa eredu eta erreferente izango da eta kontzientziak mugitzen lagunduko du”.


“Zuzenean erasotzaileei zuzenduriko dei bat da Nafarroa jaia dela, jarrera matxistek lekurik ez dutela eta erasotzaileak ez direla gure festan sartzen jakinarazteko. Mezu zuzen, sendo bat bidali nahi dizuegu, argi izan dezazuen Nafarroako gizarteak ez duela jarrera eta portaera matxistarik onartzen, ez dagoela haientzat lekurik”, azaldu du Isturiz zuzendari gerenteak ekainaren 6 honetan, asteartean, “San Ferminetako Eskalerikaren azken mailaren” ospakizunarekin batera, burutu den kanpainaren aurkezpenean.

Kanpaina honetan gizonek matxismoaren aurkako ahotsa altxatzen dute


“Gure ustez, oso garrantzitsua da gizonek aurrera pauso bat ematea eta emakumeak bortxatzen dituztenekin edozein adostasun haustea – adierazi du Isturizek –. Kanpaina honetako gizonak ez dira emakumeen salbatzaile gisa agertzen, baizik eta gaitz horren aurrean kontzientziatuta dauden herritar gisa, eraso sexistak salatzeko betebehar zibikoan irmo kokatzen baitira eta haien gaitzespen sendoa erakusten dute”.
Horrela, kanpainak kartelak, bideo bat eta sare sozialetarako sormenak ditu, eraso sexistak gaitzesteko eskua altxatzen duten gizonak erakusten eta emakumeen aurkako jazarpen-egoerarik gabeko jai-guneak aldarrikatzen dituztenak, erasotzaileei zuzenean dei bat eginez. Gizonak subjektu aktibo gisa aurkezten dira berdintasunezko gizarte-eredu bat lortzeko prozesuan.

Bideoan, Romero, Laso eta Oroz kausa horrekin konprometitutako pertsona publikoez gain, herritar anonimoak ere agertzen dira, eraso sexistak onartzen ez dituen Nafarroako gehiengo sozial handiaren ordezkari gisa. “Protagonistek zuzenean interpelatzen dituzte erasotzaileak, desagerrarazi beharreko jarrerak eta egoerak deskribatzen dituzte, gozamena, errespetua eta adostasuna lehenesten duten jai-eredu bat aldarrikatuz”.


Emakumeek askatasunez gozatzeko duten eskubidea


Bestalde, INAIko Emakumeen Herritartasun, Ahalduntze eta Partaidetzako zuzendariordeak ‘bortxaketaren kultura’ kontzeptua aipatu du, sexu-indarkeriaren justifikazioa eta normalizazioa azaltzeko. Emakumeek, batez ere emakume gazteek, parrandan ateratzen direnean jasaten duten sexu-indarkeria ez da alkoholaren edo beste droga batzuen kontsumoaren ondorio, ez eta gaueko giro lotsagabearen edo gizon batzuen eromenaren ondorio ere. Sistema patriarkalean gizonak menderatzearen ondorioa da.

“Emakumeek eskubidea dute askatasunez eta osoki gozatzeko, jarrera inbaditzaileak, inguraketak, gorputzei buruzko iruzkinak, hurbilketa fisikoak eta nahi gabeko ukituak jasan behar izan gabe”, esan du. Era berean, gogorarazi du kanpaina eraso sexisten prebentzioan oinarritzen bada ere, “jaietan ere beharrezkoa da etxeko lanen eta zaintza-lanen banaketa bidezkoa izate”a.


Toki-erakundeen atxikipena


Nafarroako Berdintasunerako Institutuak (INAI) toki entitateen esku jartzen ditu kanpaina honetako materialak, udal bakoitzak mezuarekin bat egin eta nahi duen euskarrien bidez zabaldu ahal izateko.

INAI toki entitateekin harremanetan jarriko da Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren (NUKF) laguntzarekin, ondoko formularioaren bidez atxikitzea errazteko. Bete ondoren, udal bakoitzak kanpainako materialak deskargatu ahal izango ditu.

Berritasun gisa, aurten udalerri bakoitzak izena eta armarria irudietan sartzeko aukera izango du, "Nafarroa festa da” eslogan generikotik bere eslogan propiora pasatuz, adibidez, "Altsasu jaia da", "Tafalla jaia da", "Barañain jaia da", "Aranguren jaia da" edo "Ribaforada jaia da".

 

Etorkizuneko 24 orduko zentroa, sexu-indarkeriaren biktima diren emakumeei arreta integrala emateko


Isturiz zuzendari gerenteak gogora ekarri ditu Nafarroako Gobernuak indarkeriaren biktima diren emakumeei arreta emateko dituen baliabideak: Indarkeriaren Arreta Integraleko Taldeak, EAIV izenekoak. Lurralde osoan daude, eta Nafarroako Foru Erkidegoan bizi diren, indarkeriaren biktima diren edo indarkeria jasateko arriskuan dauden emakumeei zuzenduta daude, bai eta haien ardurapean dauden pertsonei ere, salaketarik jartzeko beharrizanik gabe.


Halaber, urte honen amaieran, Nafarroak sexu-indarkeriaren biktima diren emakumeei arreta integrala ematen espezializatutako zentro bat izango du, Next Generation funts europarren bidez abian jarria. Zentro horrek 24 orduz eta urteko 365 egunetan emango die arreta 16 urtetik gorako emakumeei, sexu-indarkeriaren biktima izan eta bizirik atera direnei, bai indarkeria berriki gertatu bada, bai iraganean.


Arreta jasotzeko ez da beharrezkoa izango salaketa jartzea, eta ikuspegia biktimarengan eta bizirik dirauen pertsonarengan oinarrituko da: emakume bakoitzaren eskaera, denbora eta beharretara egokituta.