2024ko abenduaren 5a

“Memoria duen Historia Hezkuntzan” Nazioarteko II. Biltzarrean parte hartu dutenek irakasleak eta ikasleak “fake news”-en aurrean prestatzeak duen garrantzia azpimarratu dute

Hamar herrialdetako et hamabost autonomia-erkidegotako 400 ikasle eta irakasle baino gehiagok berriki parte hartu dute Iruñean, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuak antolatutako ekitaldi honetan, eta horren ondorioak onartu berri dituzte
Hezkuntzako Memoriaren Nazioarteko I. Kongresua 2022an.
Hezkuntzako Memoriaren Nazioarteko I. Kongresua 2022an.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Memoria duen Historia Hezkuntzan Nazioarteko II. Biltzarraren Batzorde antolatzaileak, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Nafarroako Memoriaren Institutuak deituta azaroaren 14tik 16ra Iruñean, ondorioei buruzko behin betiko testua onartu du, zuzenketak egiteko epea amaitu ondoren. Dokumentua egun gutxi barru argitaratuko da https://congresohistoriaconmemoriaenlaeducacion.org web gunean, eta, bertan, gaikako ardatzetako koordinatzaileek eta hizlariak ez ezik, mahai sektorialetan komunikazioekin edo eztabaiden bidez parte hartutakoek egindako ekarpen nagusiak biltzen dira. Testua diagnostiko kritiko zabal bat da, Haur Hezkuntzatik hasi eta Unibertsitatera bitarteko etapa guztietako hezkuntza-lanaren memoria aurkezteko edo baztertzeko moduei buruzkoa nahiz kontuan izan beharreko lehentasunezko gaiei buruzkoa. Ondorioen arabera, irakasleak eta ikasleak memoria kritiko batean sakon prestatu beharko lirateke, eta “fake news” bezalako fenomeno berrien aurreko ohartarazpenak ere egiten dituzte.