PA-30 errondan 7 kilometro berri bikoiztea, Sarrigurengo biribilgunea hobetzea edo Olabe, Burutain eta Arraitzeko Bentetako saihesbideak (N-121-A), Iruñerrian eta haran mugakideetan datozen urteetarako proiektatutako jardueretako batzuk

Ciriza kontseilariak eskualdeko alkateei Errepideen IV. Gida Planean sartzea aurreikusten diren 70 proiektuen berri eman die
2022ko maiatzaren 17a

Nafarroako Errepideen IV. Gida Planak 70 hobekuntza- eta handitze-jarduketa inguru aurreikusten ditu Iruñerrian eta haran mugakideetan datozen urteetarako, eta 270 milioi eurotik gorako inbertsioa beharko dute. Aipatzekoak dira Iruñeko ingurabidean (PA-30) egin litezkeen hamar jarduketa eta, bereziki, Olaz eta Ezkabako tunelen artean eta Sanduzelai eta Landaben artean zazpi kilometro berri bikoiztea, 36 milioi euroko kostuarekin. Aipatzekoa da tarte horietan 30.000 ibilgailu inguru ibiltzen direla egunero.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).