Otsagabiako araztegi berriak egungo edukieraren hirukoitza hartu ahal izango du bere gain, eta datorren urtean jarriko da martxan
Otsagabiako araztegi berria datorren urtean jarriko da martxan, eta egungo edukieraren hirukoitza bere gain hartu ahal izango du. NILSAk, Lurralde Kohesiorako Departamentuari atxikitako sozietate publikoak, 206.313 euroko inbertsioa duen proiektua aurkeztu du gaur. Inbertsio hori NILSAk kudeatzen duen eta zergadun guztiek uraren ordainagiriaren bidez ordaintzen duten saneamendu-kanonaren kargura finantzatuko da oso-osorik.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).