2022ko maiatzaren 24a

Osasunbideak osasun-estaldura bermatu die Ukrainatik joandako mila pertsonari baino gehiagori, joan den otsailean krisi humanitarioa hasi zenetik

Osasun-zentroek eta Ospitalez Kanpoko Larrialdi Zerbitzuak kudeatu dute jarduera honen parterik handiena eta Ospitaleek 50 arreta baino gehiago izan dituzte, gehienak larrialdi-zerbitzuetan

Osasunbideak (SNS-O) osasun-estaldura eman die (Osasun Txartel Indibiduala/TIS) joan den otsailaren bukaeratik Ukrainako mila pertsona baino gehiagori, 1.027 pertsona guztira, gerrak lekualdatuak, Nafarroako Gobernuak antolatutako departamentuen arteko harrera-planaren barruan eta Osasun Ministerioarekin koordinatuta.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)