Osasun Publikoak pertsona kalteberekiko prebentzio-neurriak azpimarratu ditu, COVID-19ak eragindako ospitaleratzeen igoera txiki baten aurrean

Adin handieneko pertsonengan intzidentziak egonkor jarraitzen du, probak egiteko lehentasuna duen taldea baita, oro har behera egin duen arren
2022ko apirilaren 6a

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren (NOPLOI) azken txostenaren arabera, COVID-19ak eragindako ospitaleratzeek gora egin zuten apur bat joan den astean, 25 ospitaleratzera iritsi baitzen (aurreko astean 18 izan ziren). Intzidentzia % 30 jaitsi zen, baina egonkor mantendu zen 75 urtetik gorakoen artean.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).