Ollo kontseilariak euskara nabarmendu du bizikidetzarako eta herritarren kohesio sozialerako faktore gisa

Abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatuko da Nafarroaren Egunarekin bat eginez
2021ko abenduaren 2a
videocam La consejera Ollo destaca el euskera como factor para la convivencia y la cohesión social de la ciudadanía. collections Irudi galeria

Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetarako kontseilariak, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, hizkuntza horrek Nafarroako herritarren elkarbizitzarako eta kohesiorako faktore garrantzitsu gisa duen garrantzia azpimarratu du.

Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetarako kontseilariak, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, hizkuntza horrek Nafarroako herritarren elkarbizitzarako eta kohesiorako faktore garrantzitsu gisa duen garrantzia azpimarratu du.

Gaur barreiatutako bideo baten bidez, kontseilariak ospakizun honekin datorren eguna aprobetxatu nahi izan du hizkuntza nafarraren balioa goraipatze aldera, elkarbizitzarako hala nola kohesio sozialerako duen garrantzia dela eta. Gogorarazi digu “lingua navarrorum delakoa, gure iragana sustraitzera daraman historiaren aspaldiko iraganetik datorren ondare bat izateaz gainera, dela, bereziki, babesko moduko altxor bat, gure orainaldian duen garrantzia eta berrikuntzarekin, garapenarekin eta ingurune globalizatu batekin lotutako etorkizuneranzko proiekzioa kontuan hartuta”.

“Guretzat euskara herritarren bizikidetzarako eta kohesio sozialerako faktore bat da. Nafarroako lau gaztetatik batek euskara maila ona du. Gero eta ugariagoak dira esparru guztietan euskaraz aritu ohi diren gizarte erreferenteak. Euskararen aldeko ekimen soziala bizirik dago. Hedabideak kalitatezkoak dira eta errotuta daude gizartean. Toki entitateek urrats handiak eman dituzte udalerrietan bere sustapena egiterakoan”. “Nafarroako Gobernu bezala Euskararen Bigarren Plan estrategikoa sustatu dugu, eta laster jarriko da indarrean, aurreko legedian abian jarritako lehenengo planari jarraipena emanez”, erantsi du.

“Ospa dezagun egun hau”, animatu du kontseilariak, “zeren euskaldun, erdaldun edo elebidun gisa, gizonezko eta emakumezko nafar guztiak batzen gaitu.”

Eusko Ikaskuntzaren eskutik, urteroko abenduaren 3an ospakizun hau egiten da 1949tik, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta. Nafarroako Gobernuak bat egin zuen ospakizun honekin 2015ean.