Oinarrizko, Erdi Mailako eta Goi Mailako Lanbide Heziketako zikloak egiteko izen-emateak %3,8 eta %6 artean igo dira beste behin Nafarroan

Iruñeko eta Iruñerriko eta Tuterako eta Erriberako ikastetxeetan bildu dira ikasleen izen-emate gehien
2022ko abuztuaren 3a

Nafarroan, 2022-2023 ikasturterako eskainitako Lanbide Heziketako Erdi Mailako Graduak %6 gehitu dira 2021-2022 ikasturtearekin alderatuta, eta ohiko epearen amaieran 3.969 matrikula egin dira. Bestalde, Hezkuntza Departamentuak datorren ikasturterako eskainitako Oinarrizko Graduen igoera portzentuala %3,8koa izan da, 793 izen-ematerekin. LHko Goi Mailako Graduak, berriz, %3,9 igo dira iazko ikasturtetik, eta guztira 5.491 izen-emate jaso dituzte.

Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.