2025ko irailaren 1a

30 pertsonak hasi dute Nafarroako Segurtasun eta Larrialdietako Eskolan Udaltzaingoko laguntzaile izateko ikastaroa

170 orduko prestakuntza gainditu ondoren, dagokion gaikuntza lortuko dute, eta toki-erakundeek profil mota hori kontratatu ahal izango dute
Udaltzaingoko laguntzaile izateko ikastaroaren hasiera.
Udaltzaingoko laguntzaile izateko ikastaroaren hasiera.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Astelehen honetan 30 pertsonak, 9 emakumek eta 21 gizonek, hasi dute Udaltzaingoko laguntzaile izateko ikastaroa Nafarroako Segurtasun eta Larrialdietako Eskolan, hautaproben lehen fasea gainditu ondoren. Behin 170 orduko prestakuntza gainditzen dutenean, gainditu duten izangaiek lanbide-profil horri dagozkion eginkizunak betetzeko gaikuntza lortuko dute, eta udaltzaingoa duten toki-erakundeek kontratatu ahal izango dituzte.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).