2024ko otsailaren 2a

Osasun Departamentuak Lizarrako García Orcoyen Ospitaleko Larrialdi Zerbitzua eta ZIU berria eraberritzeko eta handitzeko obrak lizitatu ditu 5,7 milioi euroren truke

Obrak urte honen amaieran hasiko dira eta hiru fasetan egingo dira, 2026an amaituz

Osasunbidea - Nafarroako Osasun Zerbitzuak Lizarrako García Orcoyen Ospitaleko Larrialdi Zerbitzua eta ZIU berria eraberritzeko eta handitzeko obren lizitazioa argitaratu du Nafarroako Gobernuaren kontratazio atarian, 5.760.137 euroko inbertsioarekin, BEZik gabe. Eskaintzak aurkezteko epea otsailaren 28an amaituko da.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).