2024ko otsailaren 2a

Politikan emakume gehiago egoteak bestelako politika ahalbidetzen du

Taberna lehendakariordeak Foru Exekutiboak emakumeen ahalduntzearekin eta tokiko politikan parte hartzearekin duen konpromisoa nabarmendu du datorren Emakume Politikoen Foroaren esparruan
Edurne Jáuregui, subdirectora de Ciudadanía, Empoderamiento y Participación 
de las Mujeres, el vicepresidente Félix Taberna y la directora gerente del 
INAI / NABI, Patricia Abad.
Edurne Jáuregui, subdirectora de Ciudadanía, Empoderamiento y Participación de las Mujeres, el vicepresidente Félix Taberna y la directora gerente del INAI / NABI, Patricia Abad.   Deskargatu irudia Irudi galeria

Urruti geratu da 1979an hasitako lehen legegintzaldi demokratikoa, non emakumeen esku zeuden alkatetzak ez ziren iristen %1era eta zinegotziak ez ziren %3 ere. 45 urte geroago, ordezkari haien bilobek normaltasunez ikusten dute nola emakumeek tokiko hautetsien %40 betetzen duten, Nafarroako Parlamentuaren %48, eta jada lau legealditan emakumezko lehendakariak izan diren.

Aldaketa nabaria da, baina gainditu gabeko irakasgaiak daude, eta erronka berri bat agendan: “emakume-mailako lidergo batetik lidergo feminista” baterako trantsizioari aurre egitea. Gai hori izango du protagonista datorren asteartean Iruñeko Baluarte Auditorioan egingo den Emakume Politikoen Foroak.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).