2023ko otsailaren 3a

Liburutegi Publikoen Sareak Europako funtsekin zabaldu ditu bere liburuen katalogoa eta nobedadeen eskaintza

Dokumentuak erosteko partidara 200.000 euro gehiago bideratu ditu, Next Generation programari esker, eta urteko milioi erdi eurori gehitu zaio helburu horretarako
Yamaguchiko liburutegia.
Yamaguchiko liburutegia.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Liburutegi Publikoen Sareak 201.954 euro jaso ditu Next Generation funts europarretatik paperezko liburuak erosteko, liburutegi publikoen zuzkidura handitzeko eta irakurketa-indizeak handitzeko. Horrela, liburuen doako eskaintza zabaldu nahi da, bereziki nobedadeen eskaintza, eta Foru Komunitateko liburutegiek kulturarako sarbide gisa duten eginkizuna indartu.

‘Liburutegien zuzkidura’ proiektua, kultura industriaren Balioa Handitzeko 24. osagaian definitutako Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren baitan kokatuta dago, kultura dinamizatzeko inbertsio bat bezala.

Exekuzio plano bikoitzarekin kontatzen du: alde batetik, Kultura eta Kirol Ministerioak zuzenean egiten duen liburu elektronikoen eskurapena, eBiblio-ren plataforman baitan hartuko dena eta, bestetik, komunitateen bidez eginiko paperezko liburuen erosketa.

10 milioi euro komunitateen artean

Erdiespen programak, bere lurralde banaketarako, Next Generation funts europarretatik datozen 10 milioi euroko kontsignazio batekin kontatzen du; bere banaketa komunitate edo hiri autonomo bakoitzean existitzen diren biblioteka publikoen kopuruarekiko modu proportzionalean egiten da; 4.604 daude Estatu osoan, Espainiako Liburutegi Publikoen Zuzendaritzak islatuari jarraiki.

Nafarroari dagokionez, zeinetan 93 liburutegi publiko erregistratuta dauden, 201.954 euro bideratuko dira paperezko liburuak eskuratzearren, esleitutako aurrekontu osoaren % 2,02a.

Funts hauek Nafarroako 93 liburutegi publikoen artean banatzeko, hiru talde sortu dira, dagokion herriko biztanleriaren kopuruari jarraiki, betiere horietako bakoitzak liburuak erosteko gutxienez 1.500 euro eskuratzen dituela bermatuz.

Horrela, 2.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan kokatutako 26 liburutegi publiko bakoitzak 1.500 euro jasoko ditu; 2.000 eta 5.000 biztanle bitarteko udalerrietako 37 liburutegi publikoek 2.000 euro eskuratuko dituzte; 5.001 biztanletik gorako udalerritan kokatutako 30ek berriz, 2.966 euro jasoko dituzte bakoitzak liburuak erosteko.

Gaztelaniazko nahiz euskarazko obrak eskuratuko dira, bereziki baloratuz obren egilea eta/edo edizioa nafarra izatea.

Eskuratuko diren liburuen hautaketa liburutegietako bakoitzari dagokio, bere zentrotara etortzen den jendeari buruz izaten duten ezagutza, eta bere baitan izaten duten sortaren osaketa kontuan hartuta, baina edukiaren nahiz gaiaren ikuspegitik, lortutako liburuek publiko orokor baten interesak estali behar dituzte, bere barne hartuz literatura genero ezberdinak, hedapen obrak hala nola haur eta gazteengana zuzendutakoak. Era berean, garrantzitsua da material inklusiboak eranstea, adibidez irakurketa erraza eta/edo hizki handia duten obrak.

Erdiesen, katalogazio eta herritarren eskura jartzeko prozesua 2023ko urriaren aurretik amaituko da.

Nafarroako Gobernuaren aurrekontu zuzkidura

Next Generation funts europar hauek, Nafarroako Gobernuak liburutegi publikoei dokumentuak erosteko esleitzen dizkien 512.000 eurori eransten zaizkie, zeinetatik 125.000 euro Nafarroako Liburutegiari dagozkion eta 387.000 euro 84 udalerritan kokatutako 92 liburutegitarako hala nola Lizarraldeako 32 herri zeharkatzen dituen bibliobuserako.

Zuzkidura hau halaber lizitazio publiko baten bidez hornitzen da eta, MRR Funtsen kasuan bezala, sorta ezberdinetan banatzen da estandar nazional nahiz nazioarteko ezberdinek markatutako bildumen sorrera urratsak jarraituz; bere helburua da pertsona erabiltzaileen behar eta interes orokorrak asetzeko behar adina baliabide sortarekin eta estaldurarekin kontatzea.

Sare publikoari dagozkion 93 liburutegietako bakoitzak urtero diru-kopuru bat jasotzen du dokumentuak erosteko, bere baitan hartuz Nafarroako Gobernuko liburutegietarako 3.295 euro eta udal kudeaketako liburutegi itunduetako 2.470 euro. Bestalde, liburutegi guztiek bere bildumak hedatze aldera udalek emandako aurrekontuekin kontatzen dute.