2025ko otsailaren 11a

Nafarroako Osasun Eskolak 13 tailer eskainiko ditu otsailetik maiatzera bitartean: hazkuntza, zahartzea, zainketak, gaixotasun kronikoak eta ongizate emozionalaren inguruan

Iaz 753 pertsona izan ziren NOPLOIren proiektu honek antolatutako 25 ikastaroetan
Nafarroako Osasun Eskolaren formazio jarduera bat.
Nafarroako Osasun Eskolaren formazio jarduera bat.   Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI) koordinatzen duen 2025eko lehen seihileko honetarako eskaintza aurkeztu du: 13 tailer, horietako bat telepresentziala, otsaila eta maiatza bitartean egingo dena eta gaixotasun kronikoak dituzten pertsonen, adinekoen, gurasoen, zaintzen duten pertsonen eta biztanleria orokorraren osasuna eta ongizatea hobetzea helburu duena.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).