Descárgate la app
Europako Batzordeak berrikuntzako 11 bikaintasun-guneen artean kokatu du Nafarroa Europan
2025ko uztailaren 18a
Europako Batzordeak berrikuntzako 11 bikaintasun-guneen artean kokatu du Nafarroa Europan
2025eko Regional Innovation Scoreboard (RIS) erakundeak Espainiako eta Europako batez bestekoa baino puntuazio handiagoa eman dio berriro Foru Komunitateari, eta eskualde berritzaile indartsu gisa kalifikatuta dago
Nafarroako berrikuntzaren indizea %3,34 hazi da 2023tik
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Nafarroak berretsi egiten du Europan berrikuntzan erreferente gisa duen posizioa, Regional Innovation Scoreboard (RIS) txostenaren edizio berriaren arabera. Txosten hori Europako Batzordeak egin du, eta eskualdeen jardun berritzailea aztertzen du. Bertan, Foru Komunitateak "eskualde berritzaile indartsu" kategoriari eusten dio, Espainiako eta Europako batez bestekoen gainetik kokatuz, eta bikaintasun-gune berritzaile ("pockets of excellence") izeneko Europako 11 eskualdeetako bat bezala hartzen da.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).