Descárgate la app
Gimeno kontseilariak Hezkuntza Ebaluaziorako VI. Sinposio Nazionalaren irekiera ekitaldian Nafarroak konpetentziak hobetzeko egindako ahalegina azpimarratu du
2025ko otsailaren 11a
Gimeno kontseilariak Hezkuntza Ebaluaziorako VI. Sinposio Nazionalaren irekiera ekitaldian Nafarroak konpetentziak hobetzeko egindako ahalegina azpimarratu du
Hezkuntza kontseilariak, Carlos Gimenok, Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioaren Hezkuntza Ebaluaziorako Institutu Nazionalak (INEE), Cambridge University Press & Assessment erakundeak eta estatuko hezkuntza-administrazioek Iruñean egiten duten "Hezkuntza Ebaluaziorako VI. Sinposioa: matematika eta ingelesa" ekitaldian parte hartu du gaur goizean. Bere hitzaldian, Gimeno kontseilkariak Nafarroako bi jarduera nabarmendu ditu konpetentziak hobetzeko planetan. Lehenik eta behin, ikasturte honetan DBHko 3. eta 4. mailetan ezarri den Irakurketa Plana; eta bestalde, 2025eko urtarriletik aurrera Nafarroak Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioaren Lurralde Lankidetzako Planetan parte hartzea.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).