2023ko irailaren 6a

‘Oinak hodeietan’ programaren laugarren edizioak 1.465 lagun bildu ditu 15 gune berezitan

Abuztuan, Nafarroako 20 antzerki, zirku, dantza eta magia konpainiek artez bete zituzten Foru Erkidegoko helmuga paregabeak
Irudi galeria

‘Oinak hodeietan' programaren laugarren edizioak 1.465 pertsona bildu ditu, eta Nafarroako ikuskizun eszenikoez gozatu ahal izan dute Foru Erkidegoko hamabost gune berezitan, abuztuko asteburuetan. Batez beste, 50-150 pertsona inguru izan dira emanaldi bakoitzaz gozatzen.

Kultura Zuzendaritza Nagusia-Viana Printzea Erakundetik eta Baluarte Fundaziotik jakitera eman dute “programa honek, gure Kultura Eskubideen Foru Legean xedatu helburua lortzen duela, hau da, pertsona guztiei kultura eskura izateko eta kulturaren bizitzan askatasunez parte hartzeko aukera erraztea, udalerri txikietan bizi diren haiek barne”. Eta “formatu proposatuak, kokaleku hautatuek nahiz irudikatutako funtzioek erantzun oso positiboa izan duela, beraz, esan genezake ‘Oinak hodeietan’ programa Nafarroako kultura egutegian finkatu dela”.

Udalerriak zeinetan programazioa garatu den, dagozkion toki-entitateekin lankidetzan, honakoak izan dira: Nagore (Urtegia); Santa Fe Monasterioa (Urraul Goiena); Urrotz; Arraiza (Garbitegia); Narkue; Kodesko Santutegia; Cortes (Gaztelua); Bocal de Fontellas; Fiteroko Monasterioa; Olletako Errota; Mata de Haya (Belagua); Uztarroze; Puiu (Begiratokia); Miranda de Arga; eta Iratxeko Monasterioa. Nabarmentzekoa da programa honen jomuga diren udalerriak oso txikiak direla, gehienak 500 biztanle baino gutxiagokoak eta asko 100 baino gutxiagokoak, ondorioz, zerbitzu hauek despopulazio arrisku goreneko esparruetara edo ondare-eremu ezezagunak bezalako komunitateetara eramatearen garrantzia agerikoa da.

Konpainia nafartar partaideak honakoak izan dira: Lore More (antzerkia); Ketak Ekoizpenak (murgilketa antzerkia); Estefanía de Paz Asín (antzerki-zirkoa); La Cuerda Teatro (antzerkia); La Nave Producciones Teatrales (antzerkia); De Improviso (inprobisazio-antzerkia); Iluna Producciones (antzerkia); Mago Hodei (magia); Xabier Artieda (antzerkia); Amico Teatro (keinu-antzerkia); Pasadas las 4 (antzerkia); Adriana Olmedo (Musika-antzerkia); Zirika Zirkus (zirku-antzerkia); Cía Ido Loca (Zirkua); La Trapecionista (zirku-dantza); Levelibular (Zirkua); Dinamo Danza (dantza garaikidea eta zientzia); Kon Mocion (dantza garaikidea); Parena (antzerkia); eta Oier Zuñiga – Eresia (antzerkia).

Aurtengoan, beste behin ere, NICDO enpresa publikoaren babesarekin eta lurraldeko ekintzarekiko bere konpromisoarekin eta Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesioko Departamentuarekin kontatu da, izan ere, helburuetako bat da despopulazio arriskuan dauden herri nafarrak sustatu, hedatu eta bistaratzea ere bada, udalerri hauen kokapen hala nola hautaketa jardueren bitartez, programaren kokagune gisa.

Programaren jatorria

‘Oinak hodeietan’, Baluarte Fundazioak eta Kultura Zuzendaritza Nagusia-Vianako Printzea Erakundeak Nafarroako Arte Eszenikoen elkarteekin lankidetzan sustatutako programa bat da, bere helburua izanik Nafarroako arte eszenikoen sektore profesionala babestea, lurraldean barrena kultura programazioa dibertsifikatzea hala nola antzerki, zirku, magia edota dantzarako eremu berriak aurkitzea eta, ondorioz, ikusleen aldetik esperientzia kultural eta artistikoa gozatzeko modu berri bat proposatzea.

Programak, konpainia nafartarren formatu txiki edo ertaineko ikuskizunak eramaten ditu ezohiko gunetara, adibidez monasterioak, arkeologia-aztarnategiak, gazteluak, oihanak eta balio handiko kultura ondarea nahiz ondare naturala liratekeen beste leku batzuetara; horrela bai lekuak eta bai proposamen artistikoek elkar aberasten dute, ikusleriak bien edertasuna gozatu ahal izanik esperientzian bertan.