2025ko azaroaren 3a

Nafarroako Gobernuak eta Erregistratzaileen Elkargoak hitzarmena sinatu dute turismo alokairuari buruzko informazioa trukatzeko

Foru Komunitatea Estatuko Leihatila Digital Bakarrera atxikitzea da akordioaren ardatza, tresna hori alokairu turistikoak arautzeko eta ikuskatzeko plataforma baita
Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak hitzarmen bat sinatu du berriki Erregistratzaileen Elkargoarekin, turismo alokairuari buruzko informazioa trukatzeko prozedura eta kanal elektroniko bat gaitzeko. Akordioa Foru Gobernuak 2024-2025 Turismo Ikuskaritza Planaren barruan egindako lan-ildoen barruan kokatzen da. Plan horrek eskaintza klandestinoaren kontrola hobetzea du helburu, sektorearekiko, herritarrekiko eta turistekiko konpromiso irmoan.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).