2022ko azaroaren 2a

Nafarroako Gobernuak Nafarroako Elkarteen Erregistroaren erregulazio berria onartu du

Testuak prozedurak sinplifikatzen eta modernizatzen ditu, eta Nafarroako Kontseilura bidaliko da, txostena egin dezan
Nueva regulación legal del registro de asociaciones de Navarra Irudi galeria

El Gobierno de Navarra, en su sesión de hoy, ha dado el visto bueno al proyecto de decreto foral que regulará el Registro de Asociaciones de Navarra y los procedimientos de su competencia, cuyo texto se remitirá ahora al Consejo de Navarra para su preceptivo informe.

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, oniritzia eman dio Nafarroako Elkarteen Erregistroa eta haren eskumeneko prozedurak arautuko dituen foru-dekretuaren proiektuari. Testua, orain, Nafarroako Kontseilura igorriko da, nahitaezko txostena egin dezan.

Arau berriaren helburua Foru Komunitatea erregulazio propioarekin hornitzean datza, izan ere, oraindaino estatuko araudi gehigarria aplikatzen ari zen. Horrek erregistro prozedurak berezitasun nafartarrekin hala nola erreminta teknologiko berriekin egokitzea ahalbidetuko du. Amaiera xedea zerbitzu eraginkorrago eta sinplifikatuago bat eskaintzea da, halaber online tramitazioa sustatuz.

Nafarroako Elkarteen Erregistroan 9.272 erakunde daude alta egoeran.

Nobedade nagusienak

Foru-dekretuak jasotzen dituen nobedade nagusienen artean legoke Erregistro Elektroniko Orokorraren bidez online formatuan aurkezten diren dokumentuen egiaztapen arazoak ebaztea; horretarako, oraindaino horiek guztiek sinadura digitala ekartzea eskatzen zuen. Horrek zenbait izapide zailtzen zituen, kasu, irteten nahiz sartzen ziren kide guztien sinadura digitalak barne hartuz eginiko zuzendaritza batzordeen berritzeak. Bestalde, zuzenketa ugari eragiten zituen, sinadura digitalak gizartean zuen hedadura eskasa zela-eta.

Hemendik aurrera, aukera ematen zaie herritarrei aitorpen arduratsu bakar bat aurkez dezaten, hori bai, sinadura digitalarekin, online aurkeztutako dokumentu denak jatorrizkoen kopia zehatzak direla egiaztatuz, eta haiek aurkeztu beharra balego, horretarako aukera emanez.

Halaber tramitazio digitalean aurrera egin da. Horretarako, araua prozeduren kudeaketa sinplifikatu eta arin bat kudeatzearen alde dago zeinek tramitazio-epeetan murrizketa bat inplikatuko duen, xede horretarako onartu diren agiri normalizatuekin elkarteek eginiko borondatezko erabileran oinarrituz.

9.300 elkarte inguru Nafarroan inskribatuta

Guztira 9.272 erakunde daude alta emanda Nafarroako Gobernuaren mendeko eta 1986an martxan jarritako erregistroan.

Kategoria ugarienak kirol-, olgeta- eta aisialdi-erakundeak barne hartzen ditu, guztira 2.628 erregistrorekin. Oso urrunetik jarraian ditu apymak eta ikasleen elkarteak (537); horien atzetik datoz ingurumen, ehiza eta arrantza alorrekoak (391 erakunde), auzo-elkarteak (301), adinekoenak (243), emakumezkoenak (235) eta enpresari, profesional eta langileenak (233).

Ehun inguru lirateke askotariko esparruetako bestelako hainbat elkarte, kasu, gizarte inklusiorako kolektiboak (183), hezkuntza eta politika linguistikoa (181), boluntariotza eta garapenerako lankidetza (179), humanitatetan eta zientzian (169), immigrazioa (159), landa-eremua (116), erlijio izaerakoa (116) hala nola desgaitasuna eta asistentzia soziosanitarioa (109). Gainerako kategoriek jada erakunde kopuru txikiagoa barne hartzen dute.