2024ko apirilaren 18a

Nafarroako lau kirol ekitaldik ‘zero hondakineko’ neurriak hartuko dituzte udaberri honetan klima aldaketa arintzeko

Hondakinak prebenitzeko, berrerabiltzeko, murrizteko eta behar bezala bereizteko neurriak aplikatzeko inplikatutako alderdi guztien arteko lankidetza aldarrikatu du Chivite kontseilariak
Presentación de medidas de ‘residuo cero’ en cuatro eventos deportivos navarros para mitigar el cambio climático
 
Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren bitartez eta Nafarroako Hondakinen Partzuergoarekin lankidetzan, Foru Komunitatean egiten diren kirol ekitaldietan ‘zero hondakin’ neurriak bultzatzen dituen proiektua aurkeztu du gaur goizean. Ekonomia zirkularra sustatzearen eta hondakinen sorrera murriztearen garrantziaz jabetuta, eta jasangarritasunarekin eta ingurumenaren zaintzarekin konpromiso sendoa hartuta, Foru Gobernuak materialen berrerabilera sustatzeko neurriak jarri ditu martxan gizartearen esparru guztietan.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).