Descárgate la app
Nekazaritzak abeltzaintzako azokak antolatzeko laguntzen deialdia argitaratu du
2024ko ekainaren 10a
Nekazaritzak abeltzaintzako azokak antolatzeko laguntzen deialdia argitaratu du
Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak nekazaritzako produktuak abeltzaintzako lehiaketak antolatuz sustatzeko laguntzen deialdia argitaratu du gaur NAOn. Departamentuak 55.000 euro bideratuko ditu Foru Komunitatean antolatzen diren azoketan parte hartzen duten abeltzaintzako ustiategien titularren partaidetza diruz laguntzeko.
Deialdiaren bidez, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiaren helburua da tokiko, eskualdeko eta lurraldeko abeltzaintza-azokak egiten jarraitzea eta abeltzaintza-hautaketa eta ugalketa-prozesuko lorpenak sustatzea. ETEak diren abeltzaintzako ustiategien titularrek jaso ahal izango dute dirulaguntza, baldin eta toki-erakundeek antolatutako azoka, enkante, lehiaketa edo erakusketetan parte hartzen badute.
Laguntzaren zenbatekoa aldatu egingo da zaldi-, behi-, ardi- edo txerri-arrazaren arabera, bai eta ekitaldiaren iraupenaren arabera ere. Dirulaguntza gehienez 12.000 eurokoa izango da, eta hilabeteko epean eskatu ahal izango da izapide-fitxaren bidez.