Descárgate la app
Nafarroak 8,2 milioi jaso ditu Gobernu Zentraletik garraio sektorerako zuzeneko laguntzetarako
2022ko apirilaren 5a
Nafarroak 8,2 milioi jaso ditu Gobernu Zentraletik garraio sektorerako zuzeneko laguntzetarako
Nafarroak 8,2 milioi euro jaso ditu Exekutibo Zentraletik errepideko garraioaren sektorerako zuzeneko laguntzetarako. Horien helburua da Ukrainaren inbasioaren ondorioz petrolio-produktuen kostuak handitzearen ondorio kaltegarria eta Errusiari horren ondorioz ezarritako zigorrak arintzea.
Nafarroako Gobernuak laguntzak eskatzeko prozesua jarriko du abian datorren apirilak 11tik, astelehena, formulario elektroniko bat erabiliz. Laguntza hauen onura jasoko dute autonomoek eta Espainian eratuak izan diren lege izaerako elkarteek, betiere sektore publikokoak ez badira eta salgaien, bidaiarien garraio publiko baten, taxi edo VTC garraioaren edota pertsonen garraio sanitarioaren baimen baten titularrak izaten badira.
Laguntzaren banakako kopurua erabakiko da onuradun bakoitzeko ustiatutako ibilgailuari dagozkion kopurua eta mota kontuan hartuta: 1.250 euro kamioiko (salgaien astuna); 500 euro furgonetako (salgaien arina); 950 euro autobuseko; 300 euro taxi eta VTC bakoitzeko; eta 500 euro anbulantziako. Kasu orotan, azken zenbatekoa gehienez 400.000 eurokoa izango da.
Orainaldian, Nafarroako Foru Komunitatean existitzen dira salgaien garraio astunerako (kamioiak) 5.700 baimen; salgaien garraio arinerako (furgonetak) 1.000; autobusen 523; taxien 438; VTC-en 93 eta anbulantzien 86 baimen.
Eskaerak aurkezteko, Nafarroako Gobernuaren webgunean xede horretarako jarritako formulario elektroniko bat erabiliko da, zeinetan azaldu beharko diren eskatzailearen IFZ; izen-abizenak edo enpresaren izena edo sozietate-izena; ordainketarako hautatu den bankuko kontu zenbakia. Formularioa aurkezteko epea 2022ko apirilaren 30ean amaituko da.
Adostutako laguntza banku transferentzia bidez ordainduko da, emakida onartu izanaren adierazgarria izanik transferentzia jaso izana. Ordainketaren epemuga gehienez hilabetekoa izango da aurkezpen epea amaitzen denetik. Formularioa aurkezteko epea amaitu denetik ordainketa jaso gabe hilabete iragaitean, ulertu ahal da eskaera atzera bota dela.
Errepideko garraioaren sektorerako beste laguntzak
Errepideko garraio sektorerako laguntza zuzenen lerro honetaz gain, enpresek eta autonomoek Exekutibo Zentralak eskura jarritako beste neurri batzuk lortu ahal dira, Ukrainako inbasiotik eratorritako kostuen hazkundea arintze aldera.
Laguntza hauen artean nabarmentzen da joan den apirilaren 1ean indarrean jarritako erregaien amaiera prezioaren hobaria; epemuga 2022ko ekainaren 30ean beteko da, enpresentzat eta autonomoentzat edota herritarrentzat. Bere hobaria 0,20€-koa da produktuaren litro edo kilogramo bakoitzeko; jendaurreko salmenta prezioarekiko aplikatuko da honako produktuetan: gasolina, A eta A+ gasolioak, B, GLP, GNC, GNL gasolioak, bioetanol, biodiesel, gasolina edota gasolioa eta bioetanol edo biodiesel arteko nahasketak, eta AdBlue.
Eta gasolio profesionalaren hileko itzultzerako prozedura aldatu da. Aldaketa honek ahalbidetzen du itzultzea hiruhileko epe atetik hileko batera pasatzea, Errepideko Garraioaren Batzorde Nazionalarekin (CNTC) adostu zen bezala.
Era berean, gizarte kotizazioen ordainketan atzerapen bat ezarri da, sektoreko likidezia sendotze aldera. Horrela, euren jarduera hiri garraioko eta errepideko sektorean betetzen duten enpresek eta autonomoek, betiere euren obligazioak egunean izaten badituzte Gizarte Segurantzarekiko eta une horretan bestelako atzerapenik ez izatea zainduz, atzerapen bat eskatu ahal izango dute Gizarte Segurantzako kuoten ordainketan eta baterako diru-bilketaren kontzeptuan eta bere sortzapena 2022ko apirila eta uztaila artean gauzatuko da enpresentzat eta 2022ko maiatza eta abuztua artean, langile autonomoentzat.
Abalen emakidari dagokionez, 10.000 milioi euroko lerro berri bat ezarri da Estatuaren kontura enpresentzat eta autonomoentzat eta bestalde, Estatuko Administrazio Orokorrak edo Estatuaren kontura emandako abalen epemuga hedatu da.