2022ko apirilaren 6a

Nafarroan Errenta Bermatua jasotzen duten pertsonek %40 lan-kontratu gehiago sinatu zituzten 2021ean, 20.558 izatera iritsi arte

Iazko abenduaren 31n laguntza hori jasotzen zuten familia-unitateak %4,3 gutxitu dira 2020ko hil beraren aldean
videocam Balance de la consejera Maeztu sobre los datos de la Renta Garantizada 2021 en Navarra collections Irudi galeria

Nafarroan Bermatutako Errenta jasotzen duten pertsonek sinatutako kontratuen kopurua %40 igo zen 2021ean, aurreko urtearen aldean; guztira, 20.558 izan ziren sinatutako lan-kontratuak. Horrela egiaztatzen da Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialen Departamentuak egindako Errenta Bermatuaren Nafarroako prestazioaren urteko balantzean, non % 25eko igoera islatzen den kontratuak sinatu zituzten pertsonen artean 2020arekin alderatuta. Guztira, 6.774 herritarrek lortu zituzten, batez beste, 3,03 kontratu pertsona bakoitzeko.

Halaber, Errenta Bermatua jasotzen duten familia unitateen % 37 inguru dira laguntza hau laneko diru-sarrerekin osatzen dutenak, eta horrek egiaztatzen du “prestazio honen garrantzia gizarte babes modura, ez bakarrik bere kide guztiak langabezian dituzten familientzat, baizik eta halaber ‘langile pobreak’ bezala ezagutzen direnentzat, hau da, behin-behineko enpleguak, lanaldi partzialak eta oro har prekarioak dituzten pertsonak”, nabarmendu du Mª Carmen Maeztu Eskubide Sozialen kontseilariak.

Enplegu hedapenaren ildo horretatik bertatik, kolektibo hau lan-munduan txertatu ahal izateko arauak dakartzan kontrataziorako pizgarrien multzoa handitu egin zen 2021ean 5.222 kopurura heldu arte; horrek aurreko urtearekiko % 23,5 gehiago suposatzen du. Ildo horretatik, Maeztuk aipatu du prestazioak jasotzen dituzten pertsonen enplegurako txertatze datuen hobekuntzak duen garrantzia. “Oso adierazgarria da COVID-19aren pandemiak eragindako krisia dela eta, 2.000 familia gehiago atxiki zirela Nafarroako Errenta Bermatuaren prestazioarekin; eta zifra hori jada erdira jaitsi zen iaz enpleguan hartutako hobekuntza neurriak erabiltzeagatik”, erantsi du.

Familia unitate babestuen eboluzioa: beheranzko joera berreskuratzen da

Azken urteotako datuen arabera, 2020. urtean zehar, COVID-19aren krisiak eragindako ezohiko zirkunstantziengatik, urratu egin zen 2017tik Nafarroan Errenta Bermatua jaso zuten familia unitateen beheranzko joera. Dena den, 2021eko abenduan 13.919 familia izan ziren laguntza hau jaso zutenak (2020ko abenduan baino % 4,3 gutxiago), prestazio hau behar duten familien murrizketaren ildora itzultzen den zifra bat izanik. 

Nabarmendu behar da 2018ko martxoan 12.768 familia unitate izan zirela jasotzaileak eta, hilabete horretatik aurrera joera jada beheranzkoa izan zen 2020ko apirilean Errenta Bermatua eskatu zuten 12.964 familia unitateko zifra kontuan hartuta. Goranzko joerari eutsi zitzaion 2021eko apirilean bere unerik gorenera heldu arte, guztira 15.006ko zifra batekin eta, hilabete honetatik aurrera, zifrak berriz ere beherantz egiten hasi ziren, 2021eko abenduan adierazitako 13.913 familia unitatetara heldu arte. 

Aitzitik, 41.564 pertsona izan ziren joan den urteko uneren batean laguntza honen onura jaso zutenak, 2020an baino % 9,73 gehiago izanik, eta 2021ean zehar guztira prestazioa jaso zuten 18.366 familia unitatetan metatzen dira, hileko batez bestekoa 14.549 familia unitatekoa izan bazen ere. 

Horietatik, familia unitatearen izenean prestazioa eskatu zuten emakumeen ehunekoa da handiena (eskatzaileen % 53,9 emakumezkoak izan ziren eta % 46,14 gizonezkoak). “Nabarmentzekoa da ehuneko hori 5 puntu jaitsi dela 2020arekiko; horrek pentsarazten du pandemia dela eta prestazioarekin atxiki diren familia unitatetan gizonezkoak buru izan direla emakumeen aldean”, adierazi du Maeztu kontseilariak.

Pertsona eskatzaileen adinen harira, azpimarragarria da prestazio honen hartzaile izan direnen % 36,77 adingabeak zirela (guztira, 15.284). Hala ere, 35 urtetik aurrerakoa da artatutako familia unitateen bolumen handiena (pertsona onuradunen % 75,8ak 34 urte baino gehiago zituen). Hau gertatzen da azterketaren urte guztietan, baina 2021ean tarte horiek dira ordezkaritzaren arloan igoera handiena islatu dutenak, 35 urtetik beherako titularra duten familia unitateen kalterako, zeinek % 24,2a ordezkatu duten, horrela zifra horren ehunekoa 2020ko % 26,5arekiko bi puntu baino gehiago murriztuz.

Bestalde, familia unitateen % 80ak 1 eta 3 kide artean dituzte, azpimarratzekoa izanik familia unitate guztiak % 45,87 pertsona bakarrekoak direla. Eta familien % 28,61ek guraso bakarrarekin kontatzen dute, bere gehiengoan ama izanik guraso bakarra (4.950, eta familia unitateen % 46,32 ordezkatzen dute, eskatzailea emakumezkoa izanik). Era berean, aipatzekoa da jaitsiera bat atzeman daitekeela ama guraso bakarra duten unitate haietan aurreko hiru urteri dagokienez, 2017ko % 21,2tik 2021ean % 28,61ekoa izatera pasatuz.

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen banaketa

Gizarte Zerbitzuen Arloak hizpide baditugu, ehuneko datuak nahiko egonkorrak dira 2016tik. 2021ean, Iruñan bildu da artatutako familia unitateen gehiengoa (% 40,7). Eta atzetik doaz Iruñerria, % 21,47arekin, Tuterako eremua (% 15,7), Lizarraldea (% 10,9), Tafallakoa (% 5,84) eta Ipar Eremuko bi guneak, Ipar Mendebaldekoa (% 3,72) eta Ipar Ekialdekoa (% 1,66). 

Oinarrizko Eremuen eta Auzo Unitateen harira, % 5etik gorakoak dira ageriko moduan Rochapea Auzoko Unitatea (totalaren % 7,13), Milagrosa-Azpilagaña (% 5,38), Berriozarreko Oinarrizko Gizarte Zerbitzua (% 5,13) eta Tuterakoa (% 5,49), datu hauek halaber egonkorrak izanik 2016tik.

Bestalde, 2021ean guztira 110,8 milioi euro bideratu dira prestazio honetara, eta horrek % 3ko murrizketa bat suposatzen du 2020arekiko; urte horretan 114,46 milioiko zifrara heldu ginen, hein handi batean Bizitzeko Gutxieneko Diru Sarreraren (BGDS) estaldura hedatu aldera lortutako eraginari esker.

Prestazioaren hileko batez besteko zenbatekoa, emakidaren unean, 622,92 euro/hilekoa izan zen familia unitate bakoitzeko; horrek 2020arekiko % 7,7ko murrizketa suposatzen du halaber BGDSren eraginez.

Gizarte Inklusiorako Eskubidearen eta Errenta Bermatuaren baterako ariketa

2021ean modu zuzenago batean identifikatu izan da Errenta Bermatuaren espedientean Oinarrizko Gizarte Zerbitzua pertsona erabiltzaileekin hala nola bere familiekin egiten ari diren Gizarte Inklusiorako Eskubidearen ariketa. 

Beraz, 2021ean Errenta Bermatuaren espedientetan informatutako gizarte inklusiorako  prozesu aktiboetan pertsona jasotzaileen ehunekoa % 43 hedatu zen eta kasuen % 22an aktibazio ekintzak idatziz jasota daude. Eta % 13a ko-diagnosiaren fasean zegoen.

2021ean zehar, segimendu jarduerek gora egin zuten 2020arekiko, neurri batean izurria gertatu izanaren ondorio bezala erregistratutako gertakarien ondorioz. Halaber 2015 eta 2020 arteko prestazioaren gainean praktikatzen den ohiko kontrola hedatu da, gaur egun espedienteak % 100era helduz, 2015. urteko % 21,37arekiko eta 2017ko % 51,7arekiko. Kontrolaren hedadura honetaz haratago, araudiaren ez betetze motaren bat islatu duten espedienteen ehunekoa ia bi puntu murriztu da 2019ari dagokionez, 2021ean espediente guztien % 6,7a ordezkatuz, aurreko urteari dagokionez antzeko zifra izanik (% 6,5).

Bizitzeko Gutxieneko Diru Sarreraren inpaktua Nafarroan

2020ko ekainetik indarrean dago Bizitzeko Gutxieneko Diru Sarreraren prestazioa eta, Errenta Bermatuaren abantaila eta helburu berdinetarako prestazio bat izanik, prestazio autonomikoan bistako ondorioak izaten ari da.

Jada 2020ko ekitaldian prestazioarekin atxiki ziren 1.400 unitate jasotzaile eta 2021ean zehar pixkanaka unitate gehiago atxiki dira 4.888 izatera heldu arte. 2021eko Errenta Bermatuaren unitate jasotzaile horietatik prestazio hau BGDSrekin bateratu dute iazko urtean zehar guztira 5.552 unitatek. Eta 2021ean Gizarte Segurantzako inbertsio soziala Nafarroan 40 milioi euroraino hedatu zen.

“Datu oso garrantzitsuak dira eta horietaz harro gaude, izan ere, enplegu arloan ageriko berreskurapena lortu da, gizarte babesa hobetu da Bizitzeko Gutxieneko Diru Sarreraren garapenarekin eta, horrez gain, jada epe errekor batean izenpetu zen bere kudeaketaren eskualdatzea Nafarroara”, nabarmendu du Maeztuk. “Ziur gaude honek eraginkortasun eta efizientzia handiagoak ekarriko dizkigula; aldi berean, langabezia egoeran hala nola zaurgarritasun larrienean aurkitzen diren familien inklusio sozial eta laborala hobetuz”.