2022ko otsailaren 7a

Nafarroako museoek 215.823 bisita izan dituzte 2021ean

2020arekin alderatuz %142,27 igo dira bisitak
Nafarroako museoetako batean ikus daitekeen erakusketa.
Nafarroako museoetako batean ikus daitekeen erakusketa.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako museoek 215.823 bisita izan dituzte 2021eko aldi baterako erakusketetan zein iraunkorretan. 2020arekin alderatuz, %142,27 igo dira, Nafarroako Gobernuko Museoen Zerbitzuak emaniko datuen arabera.

Diotenez igoera honen arrazoiak dira, alde batetik, “museoko ekipamenduetan ikusleak nabarmenki berreskuratu izana (gutxi gorabehera % 76,16a), 2021ean egoera sanitarioak 2021 urtean inposatutako murrizketa ezberdinak alde batera utzita; eta, beste batetik, Xabierko Gazteluaren Museoa atxiki izana Nafarroako Museoen arloko Museo eta Bilduma Iraunkorren Erregistroan”.

Beraz, Nafarroako museoek guztira 158.316 bisitari hartu dituzte. Gainera, 41.466 erabiltzailek parte hartu dute Nafarroako Museoen arloko Museo eta Bilduma Iraunkorren Erregistroaren eskumeneko hamalau ekipamenduren eskutik programatutako hedapen eta prestakuntza jardueretan.

Bisita eta bisitari kopurua

Xabierko Gazteluaren Museoa da pertsona bisitari gehien (58.809) jaso dituen zentroa; jarraian Nafarroako Museoak (29.279) eta Nafarroako Unibertsitateko Museoak (21.832).

Bisita gehien lortu dituen ekipamendua izan da halaber Xabierko Gazteluaren Museoa (58.809, bisita kopuruarekin bat etorriz, izan ere, instituzio honetan ez da behin-behineko erakusketarik garatu); jarraian Nafarroako Unibertsitateko Museoa (46.899) eta Nafarroako Museoa (41.701).

Bisiten hedapena

2020. urteari dagokionez, Bisiten kopurua guztira 126.738 hedatu da, eta horrek % 142,27ko igoera suposatu du. Guztira, 215.823 bisita zenbatu dira 2021ean.

Alde batera utzita bisita totalen igoera Xabierko Gazteluaren Museoa atxikitzen denetik, 2021ean Bilduma Museografiko iraunkor modura onartua eta, ondorioz, 2020ko estatistikan kontuan hartu gabekoa izanik, “gainerako ekipamenduetako bisiten igoera orokorra agerikoa izan da”, Museoen Zerbitzuetako arduradunen esanetan. “2020an 89.085 izatetik, 2021ean 157.014 izatera iragan dira, % 43 gehiago”.

Museo arloko zentro guztietan bisita kopurua hedatu egin da, Julian Gayarre Museo-Etxearen kasuan salbu, bertako jaitsiera % 28,51ekoa izan baita, eta horretarako arrazoi nagusia 2021eko eskola-eskiaren kanpaina hasteko garaia atzeratu izana da.

Bisita kopuruaren batez besteko igoera % 76,16 izan da; ekipamenduen erdiak, gutxi gorabehera, 2021ean euren bisita kopuruak bikoiztu dituzte, 2020arekiko. “Nafarroako museotan etorrera jendetsua izan da joera nagusia, baina aforoak dakartzan mugaketak eragozpenak gertatu dira areto eta ospakizunetan”, ekarri dute gogora.

Pertsona bisitarien profila

Museo arloko zentroetako ikusleen datuen analisiak frogatu du iaz erregistratu zen profila mantentzen dela, alegia: pertsona bisitarien % 66,86a Nafarroan bizi   da, eta banaka datoz bisitan (% 81,09), goizez (% 66,95), sarrera doakoa izanik (% 79,35).

Foru Komunitatetik datozen pertsonek osatzen dute pertsona bisitarien bi heren (% 66,86). Turista nazionalek bisiten % 25,85a suposatzen dute; datu hori pixka bat igo da (% 24,21) 2020. urteari dagokionez.

Atzerriko ikusleen ordezkaritza % 7,29koa da; portzentaje hori 2020. urtean erregistratutako datuarekiko handiagoa da (% 5,82) eta nazioarteko turismoa berreskuratu izanaren halako joera bat agerian jartzen da modu global batean Covid-19ak inposatutako mugikortasun murrizketen testuinguru batean.

Bisiten datuak urtean zehar

Urteko lehenengo bi hilabetetan erregistratu zen, oro har, 2020an baino bisita kopuru txikiagoa, “ziurrenik egoera sanitarioaren eta mugikortasun murrizketen ondorioz, izan ere, 2020ko martxoan aldarrikatu zen larrialdi egoera”, diotenez. Dena den, martxotik aurrera hasi zen “ageriko berreskurapena, bisiten kopuru egonkorrarekin bigarren hiruhileko hilabetetan zehar”, arbuiatu dute.

Hirugarren hiruhilekoan gertatu ziren urteko batez besteko jendetza gehieneko etorrerak, abuztuko igoera nabarmenki agerikoa izanik. Oporren amaierarekin eta murrizketa berrien ezarpenarekin kointzidituz, “irailean nabarmenki atzeman ahal izan zen bisiten jaitsiera”, argitu dute.

Osasun eta mugikortasun arloetako murrizketa ugariren amaierak eragin zuen urria bisita kopuru handieneko bigarren hilabetea bihurtzea. “Baina intzidentzia hedatzearekin batera, beheranzko joera nagusitu zen hurrengo bi hilabetetan”.

Abenduan, pandemiaren seigarren olatuarekin kointzidituz, oso antzeko datuak erregistratu ziren urte hasierakoekiko. “Edozein kasutan, 2021eko bisiten batez bestekoak hobekuntza eta berreskurapen nabarmena ekarri du aurreko urteko datuak kontuan hartuta”, adierazi dute Museoen Zerbitzutik.

Datu-bilketarako sistemak

Museo arloko zentroek bisitarien gaineko datu-bilketarako sistema bera erabili ohi dute; bere baitan bereizten dituzte Pertsona bisitaria (zentroetara etortzen diren pertsonen kopurua) eta Bisita (zentro bakoitzeko erakusketa iraunkorrek eta/edo behin-behinekoek jaso izan duten bisita kopurua).

Bisiten adierazleak islatzen du, beraz, museora sartzen den pertsona bakoitzak egiten duen erabilera zentroak eskaintzen dituen erakusketak baliatzeko unean; erabilera hori bakarra izan daiteke, zentroek erakusketa iraunkorra soilik eskaini ohi dutenean, edo anitza, zentroek behin-behineko proposamenak programatu ohi dituztenean.

Pertsona Erabiltzailea terminoarekin museo arloko zentroak eskaintzen duen beste edozein zerbitzu eskuratzen duten pertsonak ditugu hizpide, erakusketa iraunkorreko eta/edo behin-behinekoetako bisitak alde batera utzita.

2021etik aurrera, zentroak hasi ziren bisitetan sexuen araberako bereizketaren gaineko informazioa modu sistematikon jasotzen. Urte horretatik aurrera, item hori derrigorrez erregistratzen da, halaber pertsona erabiltzaileak barne hartuz.

Era berean, ekipamenduetako bakoitzeko “online” jarduera erregistratzen da, bi alderdi barne hartzen dituena: zentro bakoitzaren web orriko bisita kopurua eta antolatzen diren “online” jarduera ezberdinetako erabiltzaile kopurua.

Doako sarbidea

Iaz, zentroetan doako sarrerarekin jasotako bisiten portzentajea % 79,35ekoa izan da. Doako sarbiderik gabeko ekipamendu gehienek, nolanahi ere, sarbide libreko egun edo ordutegi zehatzak eskaintzen dituzte.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak lanean jarraitzen du, Nafarroako Kultura Eskubideen Foru Legea betetze aldera, Museo arloko Museo eta Bilduma Iraunkorren funtsetarako herritarren irisgarritasuna hobetu eta erraztea lortzeko.