2022ko ekainaren 16a

Nafarroako Kirolaren Institutuak hobekuntzak egingo ditu NUPeko errugbi zelaian

70.000 euroko inbertsioa aldagelak eraberritzeko, argiztapenerako, ureztatze-sistemarako eta errugbi zelaiko soropilerako erabiliko da
Miguel Pozuetak eta Begoña Pérez Eransusek sinatu dute hitzarmena.
Miguel Pozuetak eta Begoña Pérez Eransusek sinatu dute hitzarmena.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Kirolaren Institutuak 70.000 eurorekin finantzatuko ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoko errugbi zelaian egingo diren hobekuntzak; zehazki, aldagelak, argiztapena, ureztatze sistema eta soropila eraberritzeko obrak gauzatuko dira 2021. eta 2022. urteetan. Lanak azaroaren 15erako amaituta egon beharko dute.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)