Nafarroako Justizia Errestauratiboaren eredua inspirazio iturri da Europako beste eskualde batzuentzat
Nafarroako Foru Erkidegoa eraikitzen ari den Justizia Errestauratiboaren eredua inspirazio eta eredu izango da Europako beste eskualde batzuentzat, abian jartzeko legeak, zerbitzuak eta azpiegitura eratzeko bideak bilatzen baitituzte. Eduardo Santos Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak berak – Sardinian egiten ari den Justizia Errestauratiboaren Europako Foroak gonbidatuta – aurkeztu du Foru Erkidegoa alor horretan garatzen ari den eredu hori eta azaldu du erakundeek nola aplikatzen dituzten Europako gomendioak eta nola Nafarroako esperientzia eredu izan daitekeen beste gobernu eta erakunde publiko batzuentzat.
Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian aukera dezakezu hizkuntza.