Nafarroako Gobernuak lehen aldiz deitu ditu 5G Sariak teknologia horrekin berrikuntza sustatzeko eta bere proiektu onenak aitortzeko

Sari horien guztizko zuzkidura ekonomikoa 79.000 eurokoa da, bi kategorietan banatuta: enpresak eta partikularrak  
2022ko uztailaren 18a

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak, Telekomunikazio eta Digitalizazio Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, ‘2022ko 5G  sarien’ I. ediziorako deialdia egin du, kultura berritzailea sustatzeko eta teknologia mota horrek industrian eta, azken batean, gizarte osoan ematen dituen gaitasun eta aukerei buruz sentsibilizatzeko.