Nafarroako Gobernuak Kirol Merituaren Urrezko Domina Nerea Pena eskubaloiko jokalariari eman dio

Halaber, zilarrezko dominak eman dizkie 29 pertsonari, kirolean arduraz aritzeagatik
2022ko azaroaren 16a

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onartu du Kirol Merituaren 2022ko Urrezko Domina eskubaloiko jokalaria den Nerea Pena Abaurreari ematea. Aldi berean, 29 pertsonari zilarrezko dominak ematea ere adostu du, kirolean egin duten lanarengatik, fazeta ezberdinetan, denboran zehar.

Domina hauek, Nafarroako Gobernuak kirolaren arloan eman ditzakeen saririk gorenenak dira. Horiekin, kirol ibilbiderik onenak bereizten dira, bai banakako kirolarien artean eta bai pertsona teknikarien edo zuzendarien artean, betiere haiek Foru Komunitateko kirolaren sustapenean nabarmendu izan direnean.

Aintzatespenak azaroaren 30ean, asteazkena, 16:00etan egingo dira, Kultura eta Kirol Departamentuko klaustro isabeldarrean ospatuko den ekitaldi batean, 2022 Nafarroako Egunari dagokion programa instituzionalaren baitan.

Urrezko Domina

2022. urtean, Urrezko Domina Nerea Pena Abaurreari eman zaio, “eskubaloi jokalari bezala izandako ibilbide azpimarragarri eta bikainagatik”, emakidaren foru dekretuan xedatuari jarraiki. Zehazki, Gobernuak Iruñeko Loyola Klubean bizitako bere hastapenak eta 2006. urtean Itxako Kirol Elkartean profesional bezala eginiko debuta gogora ekartzen ditu; talde honen eskutik, ABF Ligako txapelketa ezberdinak, Erreginaren Kopa eta 2010-2011 Champions League-ren azpi-txapelketa irabazi zituen.

Jokalaria halaber Ferencvárosi TC eta Siófok KC talde hungariarretako jokalaria izan da 2012tik 2020ra. Danimarkan Team Esbjerg-eko jokalaria izan da, 2020-2021 denboraldian, eta 2021etik egundaino, Norvegiako Vipers Kristiansand taldean jokatzen ari da, horietan guztietan ere munduko mailarik gorenean.

Foru Exekutiboak aipatu du, gainera, 134 aldiz eskubaloiko Espainiako selekzio absolutuan jokatzeko esleitua izan dela, “Las Guerreras” talde ospetsuan. Eta haiekin lortu omen zuen 2019 Eskubaloi Femeninoaren Mundialean (Japonia) munduko txapeldunordea izatea, brontzezko domina 2011n Brasilen lehiatutako Eskubaloi Femeninoaren Munduko Txapelketan, hala nola zilarrezko domina 2014ko Europako Txapelketan, Hungarian eta Kroazian. Bestalde, Diploma Olinpikoa lortu zuen 2016 Rioko Jokoetan.

29 Zilarrezko Domina

Nafarroako Gobernuak halaber beste foru dekretu bat onartu du, zeini jarraiki Kirol Merituagatik Zilarrezko Domina banatu zaien 29 pertsonari; 25 gizonezko eta 4 emakumezko. Bereizgarri hauekin lan-ibilbide luzeak eta kirolari fazeta ezberdinetan, kirolari, teknikari, zuzendari, kudeatzaile edo arbitraje arloetan dedikatutakoa saritzen dira.

Sariek dozenaka kirol modalitate barne hartzen dituzte, zeinen artean dauden  tenisa, saskibaloia, futbola, saskibaloia, txirrindularitza, judo, atletismo, patin-hockeya, mendizaletasuna, urpeko jarduerak, pilota, kirol egokituak, mendiko eskia edo hipika, etab.

Jarraian, saritako pertsonak aipatzen dira, hurrenkera alfabetikoaren arabera: Mikel Aguirre Errea, Antonio Alonso Garcia, Miguel Angel Arcos Fernandez, Diego Ascarza Subiran, Joseba Bailo Calvo, Miguel Angel Conde Garcia, Alberto Erce Lacabe, Roberto García Valencia, Joseba Koldobika Goikoetxea Azurmendi, Garikoitz Goikoetxea Villar, Ernesto Goí Desojo, Piluka Guillen Olondriz, Francisco Javier Hernandez Rivero, Luis Humanez Perez, Joaquin Iribarren Cia, Rosa Jaca Villanueva, Nicolas Jara Andia, David Larumbe Zalguizuri, Jose Maria Misiego Fernandez, Nacho Monreal Eraso, Mikel Nieve Iturralde, Antonio Oñate Perez, Javier Trigo Oubiña,

Jose Luis Sangüesa Ochoa, Alfredo San Miguel Diaz, Juan Ignacio San Miguel Muñoz, Raul San Miguel Muñoz, Cristina Ullate Hernandez eta Carlos Villuendas Ansoain. 

Pertsona bakoitzaren banakako merituak ezagutu daitezke esteka honetan