Nafarroako Gobernuak hobekuntza esanguratsuak egingo ditu N-121-Aren azken zatian, Sunbilla eta Endarlatsa artean, eta inbertsioa 30 milioietara igotzea aurreikusi du

Antzinako N-121-A errepidearen trazaduraren zati bat aurreratzeko erreiak dituzten eremuak handitzeko erabiltzea aztertuko da, baita Berako eta Lesakako udalek Lesakako lotune berri bat eta lotune erdi baten bidez Berako irteera bat sartzeko egindako proposamenak ere
2022ko otsailaren 11a
Burutain eta Etulain arteako zatia Irunerako noranzkoan.
camera_alt Burutain eta Etulain arteako zatia Irunerako noranzkoan.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Herri Lanetako eta Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, hobekuntza esanguratsuak egingo ditu N-121-A errepideko azken zatian, Sunbilla eta Endarlatsako zubiaren artean. Hala, foru Exekutiboak eremu horretan 30 milioi eurotara igoko du inbertsioa, hasierako proiektuan 15 milioi euro zeuden aurreikusita.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).