Nafarroako Gobernuak foru lurraldea errazago eta intuitiboago ezagutzeko aukera eskaintzen die herritarrei Geoatari berriarekin

Nafarroako Lurralde Informazio Sistemak (SITNA) orokorrean 400.000 bisita baino gehiago izaten ditu hilabetean, eta baliabideak handitu eta funtzionaltasun berriak ezarri ditu    
2022ko abuztuaren 30a
collections Irudi galeria

Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak, Telekomunikazio eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Geoataria berritu du; hau da, Nafarroako Lurralde Informazio Sistemaren (SITNA) web orrialde berria, eta horren helburua da Foru Komunitateko lurraldeari buruzko informazioa eta ezagutza herritarren eskura izatea, errazago eta modu intuitiboagoan nabigatzeko aukerarekin.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).