Nafarroako Gobernuak etxeko langileen ekarpen sozial eta ekonomikoa azpimarratu du sentsibilizazio kanpaina baten bidez

NABIk aholkularitza juridikoko doako zerbitzu bat aktibatu du profesionalentzat, sektorean prekarietatea murrizten laguntzeko eta enplegatzaileen betebeharrei buruzko informazioa emateko
2022ko martxoaren 25a
videocam Presentación de la campaña a favor de empleados y empleadas profesionales del hogar collections Irudi galeria

Martxoaren 30ean Etxeko Langileen Nazioarteko Eguna ospatzen da, lan hori egiten duten langileen prekarietateak, gutxiespenak eta ikusezintasunak markatutako sektorea. Sektore honetako lan-eskubideak oroitzeko eta aldarrikatzeko eguna da, eta gehienak emakumeak dira. Helburu horrekin, Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren (NABI) bitartez, "Profesionales del hogar. Beste lan batzuk posible egiten dituen lana"; horren bidez, kontratatzen dutenen nahiz langileen eskubideei eta betebeharrei buruzko informazioa ematen du.

Etxeko lana beste edozein bezain garrantzitsua da, dagozkion eskubide eta obligazioak barne; horregatik kanpainak aldarrikatzen du enplegu hau duten emakumeek – 9.000 inguru Nafarroan – lan-baldintza eta lan-eskubide onenak lortzea eta zaintzen sektorea sendotzea.

Ildo horretatik, NABIk martxan jarri du etxeko enplegatuentzako aholkularitza juridiko-laboralaren zerbitzu bat, datorren apirilaren 4an aktibatuko dena eta jada zita eskatu ahal da bertan.
Eva Isturiz Garcia NABIko zuzendari gerenteak hala nola Emakumeen Herritartasun, Ahalduntze eta Partaidetzaren zuzendariordea den Marian Garcia Briñolek aurkeztu dute prentsaurrekoan kanpaina hau eta zerbitzu berri hau, lan-ildoak, sektoreari buruz Institutuak 2021ean eginiko azterketa oinarritzat dutenak eta sektorean prekarietatea nagusitzen dela frogatu da “gizartean egitura mailako desberdintasuna” dagoelako.

 “Emakumeek historikoki etxeko eta zaintza lanak hartu dituzte bere gain, dohainik eta kontsideraziorik gabe. Jarduera hauek kontratatu ohi direnean, lanaren estereotipoa eta sexu arrakala mantendu egiten dira, eta emakumeei gizartean ospe urriagoa eta baldintza okerragoak dituzten enpleguak esleitzen zaizkie”, azaldu du Isturizek eta esan du etxeko enplegua bereziki “lan feminizatu, prekario eta ikusiezina” bailitzan ulertu ohi dela, eta gainera atomizatuta dagoela, helbide pribatuetan eta sindikatuetan ordezkaritza zehatzik izan gabe, gainerako enpleguetako eskubiderik gabe, adibidez langabeziaren eskubidea, lan arriskuen araudiaren babesik gabe, etab.”.

Egoera horren aurrean, Isturiz zuzendari gerenteak aipatu du “etxez etxeko enplegua giltzarria dela gizartearen antolamenduari eta pertsonen ongizateari begira eta gero eta eskaera gehiago duen lana omen dela herritarrak zahartzen ari direlako, emakumeak lan-munduan txertatzen ari direlako eta zaintza arloan genero arrakala dagoelako, izan ere, gizonezkoak esparru pribatuko jarduera eta arduren alorrean oraindik ere berdintsu ari dira jokatzen”. Hain zuzen, sektorea “oinarrizko jarduera” bezala aldarrikatu zen Covid-19 pandemiaren hasieran onartutako Errege Lege Dekretuan.

“Egungo gizartea jadanik ezin da ulertu etxe-langilerik gabe. Beste edozein jardueren parekoa da, erabat laborala. Eskubideekin eta obligazioekin, bai enplegatuen aldetik eta bai kontratatzen dituztenen aldetik”, nabarmendu du Isturizek, zeinek esker ona adierazi dion Nafarroako Etxeko Enplegatuen Elkarteari eta familietako langileen ordezkariei, kanpainaren diseinuan kolaboratzeagatik. 

Gerenteak nabarmendu du sentsibilizazio ekintza hau hala nola aholkularitza zerbitzua ulertzen direla “berdintasuna, eskubideen finkapena eta ezkutuko ekonomiaren kontrako borroka” defendatzeko neurri bezala, baina halaber frogatzen dutela “gure bizitzak eutsi ahal duten jarduerak lehentasuna direla politika publikoetan, pertsonen zaintza eta arreta bermatze aldera”.

Langileentzako aholkularitza juridiko-laboralaren zerbitzu berria

Emakume langileen ahalduntzea aldarrikatzearren, NABIk aholkularitza juridiko eta laboral bat jarri du abian; bertan, etxe-langileek zalantzak argitu ahal izango dituzte Gizarte Segurantzako altak, eskubideak eta obligazioak (oporrak, kontratu-amaiera, kaleratzeak, bajak), kuotak eta ordainketak, etab. bezalako gaietan. Informazio hori osagarria izango da Gizarte Segurantzak eskaintzen duenarekiko.

Zerbitzuak, Gaztelan Fundazioarekin kontratatu denak, astelehen arratsaldez emango du arreta, 16etatik 19etara, Iruñan, aurretiko hitzorduarekin, Provincias kalea, 6 helbidean, “Cuatrovientos” inguruan. Interesatutako etxe-langileek zita eska dezakete astelehenetik ostiralera 9etatik 14etara 948136020 telefonoan eta recepcion@gaztelan.org helbidean. Halaber kontsultak posta elektroniko bidez egin litezke: empleadashogar@gaztelan.org.

“Lan-harremanak eragiten dituzten arauak ezagutzea premiazkoa da euren eskubideak defendatu ahal izan ditzaten eta pertsona enplegu-emaileen harira sortzen diren egoeren aurrean jokatu ahal izateko”, azaldu dute Institututik. 

Isturiz INAIko gerenteak halaber animatu ditu langile hauek prestakuntza egitera eta bere estatusa erreibindikatzera. “Etxe-langileak garbiketa, plantxa, garbiketa, elikadura, etab. bezalako lanez arduratzen dira… Ez zaintzez, sarritan bere gain hartu izan arren. Zaintza lanetan aritzen diren langileek soldata eta eskubide maila handiago bat dute eta 2. mailako profesionaltasun ziurtagiriaren jabe dira”, esan du. 

Kanpaina 

Nafarroan lanean dabiltzan etxeko hiru profesional kanpainari aurpegia jartzera datoz: Carmen, Sara eta Hortense. Kartelgintzaren bidez, NABIk azaldu du etxean kontratatu izaten den lanak ekarpena egiten duela gremio ezberdinetako profesionalen, pertsonen ongizatea hobea izateko edo dagozkien lanetara dedikatu ahal izateko: amona bati, bere etxean bizitzea; irakasle bati, bere lanean ordu gehiago eman ahal izatea; edo ingeniari bati, bere denbora berrikuntzan inbertitzea. 

“Etxea txukun eta garbi izatea, etxe eroso, atsegin bat gozatzea, etab. bizitza errazteko eta gizartearen funtzionamendu hoberako arrazoiak dira. Etxez etxeko lanbideak gizarte eta ekonomia engranaje baten baitan daude. Gainerako jarduerak bezain garrantzitsuak dira. Kontuan da bizitzaren jasangarritasuna lehenestea eta etxeko lanbideak horretarako ekarpen garrantzitsua dira”, azaldu du Garcia Briñolek.  

Irudi grafikoa modu digitalean barreiatuko da sare sozialetan, eta karteldegia (1.000) eta liburuxkak (3.500) berriz, GKEetan, merkatuetan, jendaurreko arreta zentroetan, gizarte eta enplegu zerbitzuetan, etab. 

Lan-baldintza prekarioak

“Nafarroako etxe-langileak: bere lan baldintzen analisia eta erregularizazio prozesua” azterketaren arabera, Foru Komunitatean 9.000 langile daude, % 90 emakumezkoak. Profesionalen % 42 jatorri atzerritarrekoak dira. Enpleguaren % 25 ezkutuko ekonomia jasaten ari da. % 42 orduka ari da lanean. Jatorri atzerritarreko langileek etxean zaintza eta mantenu lanak konbinatzen dituzte. 

Etxez etxeko enplegua ez da lan-harreman formala bezala ulertu izan1985. urtera arte. Gaur egun, lan arloko eskubideei dagokienez, galdeketari erantzun dioten enplegatuen % 64ak soilik dituzte oporrak; soilik % 57ak jasotzen ditu ezohiko ordainsariak; soilik % 14ak jasotzen du idatzizko kaleratze jakinarazpena; eta % 42ak dagozkion baino ordu gehiago ematen dute lanean (% 44ak ordainsaririk gabe).

Gainera, etxeko enpleguaren soldatak ez du pobreziaren arriskua saihesten. Langileen % 22ak hilero 375 € baino gutxiago irabazten ditu: % 37 375-780 tartean daude; % 27ak 780-1.050 tartekoa jasotzen du. Soilik % 13ak irabazten ditu 1.050 euro baino gehiago. Ondorioa: kezka handia dago eguneroko gastuei aurre egin ezin izateagatik. Galdeketa erantzun dutenen % 63ak onartu du oso kezkatuta daudela.

Amaitzeko, indarkeria oso ohikoa da harreman modura, bereziki gizarte mailan errefusa gutxiago eragiten duten adierazpenetan (ahozkoa eta ekonomikoa). 

Isturiz zuzendari gerenteak erantsi du, etxe-langileen kasuan, are nabarmenagoak izan ohi direla “intersekzionalitate” edo “diskriminazio erantsia” kontzeptuak. “Emakumeak izateagatik egiturazko ezberdintasunetatik eratorritako ondorioak alde batera utzita, hor daude erantsitako beste hainbat diskriminazio, klase soziala, jatorria eta bere herrialdea oinarri dituztenak”, arbuiatu du.