Nafarroako Gobernuak eta toki entitateek gutxienez 37 milioi euro mobilizatuko dituzte aurten herri guztietan zerbitzuak eta azpiegiturak hobetzeko

Toki Administrazioaren zuzendari nagusiak Tokiko Azpiegituren Planaren berrikuntza nagusiak aurkeztu ditu. Plan horrek 28 obra abian jartzea aurreikusten du, altan dagoen ura hornitzeko eta hondakinak kudeatzeko eta tratatzeko
2022ko martxoaren 24a
videocam El Gobierno de Navarra y las entidades locales movilizarán este año, al menos, 37 millones de euros para la mejora de servicios e infraestructuras en todas las localidades collections Irudi galeria

El Gobierno de Navarra y las entidades locales movilizarán este año, al menos, 37 millones de euros para la mejora de servicios e infraestructuras en todas las localidades navarras. De esta cuantía, el 80% será aportada por el Ejecutivo foral en el marco del nuevo Plan de Infraestructuras Locales (PIL).

Nafarroako Gobernuak eta toki entitateek gutxienez 37 milioi euro mobilizatuko dituzte aurten Nafarroako herri guztietan zerbitzuak eta azpiegiturak hobetzeko. Zenbateko horretatik %80 Foru Exekutiboak jarriko du, Toki Azpiegituren Plan berriaren esparruan. 

Hala eman du jakitera gaur Toki Administrazioko zuzendari nagusia den Jesus Maria Rodriguezek, gaur goizean Burlatako kultur-etxean ospatu den bileran; bertan parte hartu dute plan berri hau aurkezteko toki entitate ezberdinetako ordezkariek eta langileek. Topaketan parte hartu dute halaber Cristina Toledano Toki Azpiegituren zerbitzuko zuzendariak, Javier Cia Ekonomiaren Kudeaketa eta Lankidetzako zuzendariak, hala nola Ana Rodriguez Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuko zuzendariak.

Bere mintzaldian, Rodriguezek nabarmendu du “plan berri honek toki entitateei egonkortasuna ekarriko diela finantzaketan, izan ere, urtero Nafarroako udalerri eta kontzejuek, beharren arabera, jarduketak finantzatzeko kopuru egonkor bat jaso ahal izango dute. Eta tramiteak ere arindu egingo dira, prozedurak errazte aldera, inbertsioen exekuziorako malgutasunarekin batera, bere inklusio unean abiarazi ahal izango baitira”.

Nafarroako Parlamentuan joan den astean onartutako PIL berria urtero 30 milioi eurorekin hornituko da; zenbatekoa KPIren arabera eguneratuko da. Hiru lerro ditu. Lehenik eta behin, Inbertsio Programak altan dagoen uraren hornikuntza-eremuetan eta hondakinen kudeaketa eta erabilerarekin lotutako proiektuetan zentratu dira. Bigarrenez, Toki Programazioak barne hartzen ditu hornikuntza, saneamendu eta euri-uren sareak berritzeko inbertsioak; sare berritzeak barne dituzten eta ez dituzten kaleen zolaketa; zeharbideen urbanizazioa; hala nola udalerri eta kontzejuetako hornidurak. Eta, hirugarrenez, Erabakitasun Askeko Programa zeinek inbertsio zehatzak dakartzan, autonomiaren betearazpenari jarraiki toki entitate bakoitzak erabakitzen dituztenak.

2022rako lehenetsitako 28 inbertsio

2022 ekitaldi honetarako, salbuespen gisa, Toki Azpiegituren Planak jarduketak exekutatuko ditu soilik bere lerroetako bitan: Inbertsio Programak (15 milioi) eta Erabakitasun Askeko Programa (15 milioi).

Inbertsio Programen harira, honako inbertsioak planifikatu dira:

Altan dagoen uraren hornikuntzaren arloan, honako 27 jarduketak abian jartzea aurreikusten da:

  • Baztan-Bidasoa: Ezkurrako depositu berria.
  • Larraun-Leitzaldea: altan dagoen sarea berritzea, iturburuen konexioa eta bilketen babesa Leitzan; depositua eta bilketak hobetzea Goizuetan; eta Basaburua Nagusiko Arraratsen okupatuta dauden baserrietarako hornidura bermeak hobetzea.
  • Iruñerria: Leazkue Kondukzioa Anuen; altan dagoen sarea berritzea Iraizotzen eta Iraizotzeko urbanizazioa Ultzaman; Burutaineko depositu berria Anuen; Gelbentzuko depositu berria Odietan; Anotzibarko depositua hobetzea Odietan; Usiko herrirako hornikuntza, Usiko Beltzuntzeko depositutik; altan dagoen uraren hornidura hobetzea Atetzeko Bailaran; eta Goñiko depositua berritzea.
  • Sakana: Etxalekuko depositua hobetzea Imotzen.
  • Pirinioak: altan dagoen hornikuntza hobetzea Garraldan.
  • Lizarraldea: Los Arcos-Viana kondukzioa; kondukzioaren adarra Vianara; hornidura Amillaora; Allin Ibarrerako hornikuntza; eta urrutiko agintea eta urrituko kontrola eguneratzea Jurramendiko Mankomunitatean.
  • Izarbeibar-Noberena: Izarberibarko Mankomunitatean altan dagoen sarearen berritze partziala Garesen; Gesalatzeko Muniaineko depositu berria; eta Izarbeibarko instalaziotan urrutiko agintea eguneratzea.
  • Erdi Eremua: Oloritzeko ETAParen hedapena; 15.000 metro kubikotako depositu berria La Pedrerako ETAPean Tafallan; Funes-Alesbes adarra; eta ponpaketa Zarrakaztelura.
  • Erribera: depositu berria Tuterako “Virgen de la Cabeza” auzoan.

Hondakinen kudeaketa eta tratamendu alorrean, inbertsio bat abian jartzekotan dabiltza, Jurramendiko Mankomunitatearen jabegoko Cárcarreko zabortegiaren hedapenari dagokiona.