Nafarroako Gobernuak eta Oteitzako Udalak udalerriko hirigintza Plana idazteko hitzarmen bat adostu dute

Plana elaboratzeko aurrekontua 150.000 eurokoa da eta foru exekutiboak horren % 80a finantzatuko du
2022ko abuztuaren 24a
camera_alt Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Jose Maria Aierdi bigarren lehendakariorde hala nola Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak eta Ruben Martinez Oteitzako alkateak gaur goizean hitzarmen bat izenpetu dute zeinetan administrazio bien artean Oteitzako Udal Plan Orokorra idazteko lankidetzarako baldintzak finkatu diren. Lanen elaborazio aurrekontua 150.000 eurokoa da (BEZ barne), eta Nafarroako Gobernuak horren % 80a finantzatuko du.

Foru intereseko helburuen arabera, Udal Plan Orokorrak (UPO) herriaren garapen jasangarria sustatuko du, lehenestea zainduz herri-gunearen hazkunde konpaktua, eraikinen birgaikuntza, eraginkortasun energetikoaren hobekuntzarako jarduketak, klima aldaketarekiko urrakortasun murrizketa, mugikortasun jasangarria, irisgarritasuna eta paisaiaren zaintza. Bestalde, planak bere barrutiko lurralde ingurunea du helburu, eta udalerri hurbilenekiko (Larraga, Villatuerta) harremana bultzatuko du.

Horrez gain, UPO planak urbanismo inklusiboaren irizpideak jarraituko ditu, pertsona guztien autonomia sustatuz eta herritar sektore urrakorrenen behar sozialei erantzuna emanez.
Bestalde, eta udal intereseko helburuen harira, egoitza-orubearen beharrak asebeteko ditu, aurreko aurreikuspenak berraztertuz eta hala badagokio, etxebizitza babestuaren beharrak aztertuz. Eta industria-orubearen aurreikuspen bat erantsiko da; orube ez urbanizagarriaren kategoriak berrikusi egingo dira, bertan gara litezkeen jarduerak arautze aldera. 

Era berean, errepide nazionaletik udalerrira sartzeko aukerak zabalduko dira, eremuetarako irisgarritasuna hobetuz eta industrialdea hala nola kirol instalazioen alboko orubeak hedatu egingo dira. Halaber ikastetxeak handitzea edo lekualdatzea aurreikusten da. Udal entitateak ondare natural, historiko eta etnografikoa babesteko konpromisoa hartu du.