2022ko abuztuaren 30a

Nafarroako Gobernuak eta NUPek Europako Proiektuen kudeaketari buruzko prestakuntza bultzatu dute

Espezializazio-ikastaroan izena emateko epea irailaren 12an amaituko da; ikastaroaren publiko hartzailea zabalagoa izango da aurreko edizioekin alderatuta

Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetako Departamentuak, Kanpo Ekintzako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Europako Proiektuen Sustapenean eta Kudeaketan Espezializatzeko ikastaroaren III. edizioa bultzatu du. Ikasturte honetan izena emateko epea jada irekita dago, eta irailaren 12an amaituko da.  

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)