Nafarroako Gobernuak bere argitalpen berriak aurkeztuko ditu Durangoko Azokan

Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren eta Gerediaga Elkartearen arteko lankidetza-hitzarmen baten bidez babesten du Foru Gobernuak ekitaldia  
2021ko abenduaren 2a
camera_alt Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Nafarroako Gobernuaren Durangoko Azokako standak 2021ean argitaratutako hogei bat berrikuntza biltzen ditu, lanak azokaren online salmenta plataformaren orrialdearen bidez ere eskaintzen direla ere.

2021eko nobedade nagusia Egile Nafarren Euskal Literaturaren Antologia 4. Liburukia. 2000tik 2020ra arte da, Asier Barandiaranek koordinatutako euskarazko egile nafarren antologiaren laugarren eta azken alea, Kultura Sailak 2018an hasitako argitalpena.

Lan honekin batera, euskarazko beste batzuk eta Nafarroako Gobernuak gaztelaniaz argitaratutako azken liburuen aukeraketa bat ere biltzen ditu standak. Gaztelaniazko eta euskarazko edizio bereizietan argitaratu diren lanen artean, Oskar Alegría Suescun Nafarroako Museoaren 65. urteurrenean agertutako liburua aipatu behar da, Fragmentario gaztelaniazko edizioan eta Zatikaria euskarazko edizioan.

Azokan, gainera, haurrei zuzendutako bi lan ilustratu aurkeztuko dira, euskarazko edizio propioa dutenak: Gau bat Karlismoaren Museoan/Noche en el Museo del Carlismo, museo horren ekimenez argitaratua, eta Amonaren kea/Humo en casa de la abuela, Nafarroako Memoriaren Institutuak argitaratua. Gerardo Lizarraga: artista erbestean/Gerardo Lizarraga: artista en el exilio erakusketaren katalogo elebiduna ere izango da standean, baita Kultura Departamentuak argitaratutako aldizkarien azken zenbakiak ere (Príncipe de Viana, Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra, eta Fontes Linguae Vasconum).

Euskarabidearekin hitzarmena

Azoka honetan parte hartzea Herritarrekiko Harremanetako sailaren ekimenez ezarria da, Euskarabidearen – Euskararen Nafar Institutuaren eta Gerediaga Elkartearen arteko hitzarmena sinatuz, 10.000 euroko zenbatekoarekin. Hitzarmenaren helburua  euskarari buruzko informazio eta sentsibilizazio programak garatzea eta gizarte-bizitzaren eremu guztietan erabilera sustatzea, bai eta helburu bera duten erakunde publiko eta pribatuekin lankidetzan aritzea ere da.

Osasun neurriak

Aurtengo Durangoko Azokaren edizioan 990 nobedade izanen dituzte eskura kulturzaleek. Landako gunean 219 erakusmahai egonen dira eta Azokako online dendaren bidez, eskuragarri egonen dira kultur produktuak.

Covid 19ren ondorioz, osasun-neurrietara egokituko da 56. edizioa. Landako Gunera eta Plateruenara sartzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea. Landako Gunean 1.200 bisitariko bost txanda sortuko dira egunero, ordu eta erdiko bisita egin ahal izateko. Azokako espazio guztietan maskara erabili beharko da uneoro, eta ezin izango da ez jan ez edan. Izen-emateak egin ahalko dira durangokoazoka.eus webgunean (Azokaren sare sozialetan iragarriko da erreserba-sistema prest dagoenean) eta osasun-neurri guztiak zorroztasunez beteko dira.