Nafarroako Gobernuak 3,7 milioi euro baino gehiago bideratu zituen 2021ean doako laguntza juridikoa bermatzeko

11.044 pertsona inguruk eskatu zuten doako defentsa eta ordezkaritza zerbitzua Foru Erkidegoan, hau da, 2020ko urte pandemikoarekin alderatuta % 19 gehiago
2022ko uztailaren 20a

Nafarroako Gobernuak 3.719.691 euro bideratu zituen 2021eko ekitaldian zerbitzu hori eskatu zuten 11.044 pertsona baino gehiagori doako laguntza juridikoa bermatzeko; horrek esan nahi du kasuen guztizkoa %19 handitu zela 2020arekin alderatuta, eta %23 gehiago gastatu zela zerbitzu horien finantzaketan aurreko ekitaldiekin alderatuta.

Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.