Nafarroako Gobernuak 12 milioi euroko laguntzak bideratuko ditu nekazaritzako elikagaien industrietan inbertsioak sustatzeko

Eskabideak aurkezteko epea bihar hasi eta azaroaren 30ean amaituko da, biak barne
2022ko maiatzaren 24a

Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak 12 milioi euroko laguntzak deitu ditu nekazaritzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko inbertsioak sustatzeko, nekazaritzako elikagaien sektoreak Nafarroan duen lehiakortasun-posizioa hobetze aldera. Nafarroako espezializazio adimendunaren estrategiak, S4k, estrategikotzat jotzen duen industria-sektoreetako bat da.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza)