Nafarroako Gobernuak 100.000 euro bideratuko ditu kultura zientifikoa sustatzeko, I+G+b zabaltzeko eta STEM bokazioak sustatzeko jarduerak diruz laguntzera

«Cosmos 22» deialdiaren helburua da zientziaren eta herritarren arteko lotura areagotzea, Nafarroako gizartean ezagutza zientifikoa eta teknikoa bultzatzeko
2022ko maiatzaren 14a

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak 100.000 euro bideratuko ditu kultura zientifikoa sustatzeko, I+G+b hedatzeko eta STEM bokazioak (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika) bultzatzeko, zientziaren eta herritarren arteko lotura areagotzeko eta, horrela, pertsona zientifiko-kultuak prestatzeko.