2022ko urtarrilaren 12a

Nafarroako Gizarte Arretako Etika Batzordeak 7 pertsonatik 11ra zabaldu ditu bere kideak

Eskubide Sozialen Departamentuaren mende dago organikoki, baina autonomia osoa du bere eginkizunetan

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, Nafarroako Gizarte Arretaren Etika Batzordea (NGAEB) 7 pertsonatik 11ra gehitzea onartu du, bere helburuak hobeto betetzeko.

2012an eratu zen NGAEB-ren funtzioa da Nafarroako gizarte esku-hartzearen praktikan sortutako balizko gatazka etikoak aztertzea, bilatzen den emaitza izanik arretaren kalitatea hobetzea.

Batzordea osatuta dago ordainsaririk jasotzen ez duten osasuna, gizarte zerbitzuak, hezkuntza eta zuzenbidea alorretatik datozen pertsonekin.

Egitura mailan Nafarroako Gobernuaren Eskubide Sozialen Departamentuaren mendean dago, bere ekintza guztietan erabateko autonomia izan arren. NGAEB-ren eginkizuna da gizarte zerbitzuetako pertsona erabiltzaileen, bere lege ordezkarien eta familien, arreta ematen dieten profesionalen eta etika sektorialeko edo zentroko batzordetatik eratorritako beste batzuen eskaerei erantzutea.

Bere sorreratik zeregin garrantzitsu bat bete du 2019-2023 Nafarroako Gizarte Zerbitzuetako Plan Estrategikoaren baitan, Gizarte Zerbitzuen Foru Legearen aplikazioan hala nola Eskubide Sozialen Departamentuak arlo fisikoen edo farmakologikoen gaineko araua edota pertsonan oinarritutako arreta eredu berria bezalako gai hain sentiberetan ezarri dituen aldaketetan.

Azken urtean bere jarduera hedatu du Heriotza Duinaren Behatokiko bileretan parte hartuz eta Nafarroako Bioetikaren Batzordeko kide egin da.

Horrez gainera txosten kualifikatu bat elaboratu du Nafarroako Autonomiaren eta Pertsonen Garapenaren Agentziak eskatutako alderdi etikoei buruz eta ekarpenak egin dizkio pertsonan oinarritutako arretaren Foru Dekretuko IV. eranskinean jasotako printzipio etikoen ereduari.

Iazko urtearen amaieran, "Gogoeta etikoa: legea inspiratzen duten balioak eta printzipioak" mahai-ingurua moderatzen parte hartu zuen, Eskubide Sozialen Departamentuak antolatutako “Ezgaitzetatik berdintasun baldintzetan jarduteko babesetara” jardunaldiaren baitan.

Halaber bere jarduera dibulgatzaile garrantzitsua azpimarratu behar da, urtero funtsezko gai eta auzi etikoak jorratzeko jardunaldiak antolatuz, gizarte esku-hartzeak esparru honetako arreta ororen oinarri izan behar diren printzipioekiko eta balioekiko ahalik eta gehien doitu daitezen.

NGAEB organoak duela gutxi berritutako webgune batekin kontatzen du, herritar nafarrek eta sektore profesionalak bere jarduera hobeto ezagutzeko eta harremanetan jartzeko aukera izan dezaten.