Nafarroako ekonomiak aurrera egiten jarraitzen du 2022ko hasieran, eta % 1 hazi da urteko lehen hiruhilekoan

BPGaren urte arteko aldakuntza % 6,5era arte bizkortu da, aurreko hiruhilekoko % 4,9tik
2022ko apirilaren 29a
videocam La consejera Saiz hace una valoración sobre los datos del PIB del primer trimestre de 2022. collections Irudi galeria

Nafarroako ekonomiak 2022ko lehen hiruhilekoan izan duen portaerari buruz ezagutzen den lehen erreferentzia ofizialaren arabera, BPGk eutsi egin dio joan den urtearen amaieran zuen hazkunde-erritmoari, nahiz eta munduko testuinguru ekonomikoak okerrera egin duen eta Errusiak Ukraina inbaditu ondoren inflazioak gorakada handia izan duen.

Nastaten lehen balioespenen arabera, 2022ko urtarrila eta martxoa arteko Nafarroako BPGa % 1,0 bizkortu da aurreko hiru hilekiko, alegia 2021eko laugarren hiruhilekoan erregistratutakoarekiko antzeko tasa, eta horrela ekonomia nafarraren berreskurapena finkatzen da, jarduera COVID aurreko bere mailara hurbilduz.

Gainera, urte arteko terminotan, BPGren hazkundea % 6,5 arte bizkortu da, aurreko hiruhilekoan balioetsitako % 4,9tik.

Elma Saiz Ekonomia eta Ogasun kontseilariak ekonomia nafarra pandemiaren aurreko posizioarekiko oso antzeko egoerara daramaten honako datuak aztertu ditu: “Ukrainan eraso errusiarra jasatean bizitako gertakariak eta gure herrialdean martxoaren erdialdean deitutako garraio grebatik eratorritako hornidura arazoak alde batera utzita, jarduerak gorantz egiten jarraitu du eta COVIDaren aurreko mailarekiko arrakala mugatu egin da soilik -% 0,3 batean geratuz; horrek esan nahi du ekonomia nafarra pandemia aurretik zuen posizioa berreskuratzetik oso hurbil dagoela”.

Egitura ekonomikoa

Egitura adierazleen arabera jarduera bereziki igo da zerbitzuetan, COVID birusarekin lotutako murrizketak altxatu izanari esker, eta hala islatzen du sektoreko fakturazioak, zein % 20 baino gehiago hedatu den urteko lehenengo bi hilabetetan alderatzen badugu 2021eko aldi berdinarekin. Halaber ageriko moduan hedatu da industria ekoizpena, eta % 11 hedatu da urtarrila eta otsaila artean. Eraikuntzarekin lotutako adierazleak, alegia etxebizitzen salerosketa edo abian jarritako etxebizitza kopurua, ikus daitekeenez pixka bat gehiago mugatu dira, aurreko ekitaldian izan zuten erantzun positiboaren ondoren.

Eskariaren harira, nabarmentzekoak dira kapitalaren sorrera gordinaren hazkundea eta kanpoko eskariaren ekarpen positiboa, amaiera kontsumoa arindu egin den bitartean.

Oraindik ere martxoko hilabetearen erreferentzia gutxirekin kontatu izan arren, orain arte ezagutu direnen arabera, kontsumo pribatua ahuldu dela eta etxe zein enpresetako konfiantza mailak okerrera egin duela egiazta daiteke.

Ikuspegiak

Datozen hilabetetarako ikuspegien harira, Saiz kontseilariak ziurtatu du “hondamendi are nabarmenagoa aurreikusten dela urteko bigarren hiruhilekorako. Errusiari ezarritako zigorren alboko eraginak, Txinako eskualde ezberdinen konfinamenduetatik eratorritako hornidura kateetako konplikazioak, prezioen igoerak eta tenkatze monetarioak, norabide hori bistaratzen dute”.

Saizen esanetan, Ukrainako gerra abiapuntu bezala hartuz irudikatzen ari den esparru geopolitiko eta ekonomiko berriak eta prezioen igoera nabarmenak “eragin dute gure ekonomiaren portaeraren analisian esfortzua sendotzea”. Ildo horretatik, eta Ekonomia eta Ogasuna Departamentuak eskura dituen datuak kontuan hartuta, kontseilariak aipatu du “are gehiago zehaztu ahal direla duela hilabete batzuk prestatutako balioespen batzuk zeinek abiapuntu bezala hartu zituzten objektibotasuna, zuhurtzia edota arreta. Baldintza horiek derrigorrezkoak bailiran azaltzen dira ahalik eta aurreikuspen egokienak prestatu ahal izateko, ziurgabetasunaren gainetik, 2022rako eta 2023rako egin genuen bezala”.

Saizek bere balioespena ixteko gogorarazi du Nafarroako Gobernuaren helburua dela “jardunean jarraitzea objektibotasuna eta zuhurtzia premisak kontuan hartuta, jakinaren gainean izanik muturreko ziurgabetasun testuinguru batean gaudela, faktore exogenoen arabera, zeinek mundu, nazio eta eskualde mailako ekonomiaren eboluzioa markatu ahal duten, epe labur eta ertainean”.