Nafarroako Delituen Biktimei Laguntzeko Bulegoak sorspen errekorra hautsi zuen 2021ean, 545 espedienterekin

Delitu gutxiago erregistratu ziren arren, bulegoak %20 arreta gehiago egin zituen, larrialdiko esku-hartze guztiak erregistratu baitzituen eta babes handiagoa eman baitzien genero-indarkeriako bigarren mailako esku-hartzeei, bai eta sexu-erasoei ere
2022ko abuztuaren 5a

Nafarroako Delituen Biktimei Laguntzeko Bulegoak, Nafarroako Gobernuko Justizia Zuzendaritza Nagusiaren mendeko erakundeak, 541 pertsonari eman zien arreta 2021ean, eta sorospen errekorra ezarri zuen: aurreko urtean baino %20 gehiago (397 pertsona artatu ziren) eta 2019 (390 pertsona). Arreta jaso duten erabiltzaileen kopurua handitu egin da eremu guztietan, baina kalteberatasunari buruzko txostenen eskaerak nabarmentzen dira. 

Orainaldian, artatu izaten diren biktimek orokorrean jasan izan dituzte genero indarkeria (266 kasu), sexu erasoak eta sexu askatasunaren aurkako delituak (46), adingabeen aurkako sexu abusuak eta erasoak (76), etxeko indarkeria (24), aitaren/amaren indarkeria (24) eta bestelako 54 kasu ezberdin, adibidez lesioak, mehatxuak, lapurretak hala nola erasoak beldurraraztea edo indarra, bullying edo hilketak direla tarteko.

Nobedade bezala, Delituen Biktimei Laguntzeko Bulegoak babes psikologikoa ere eman die haurtzaroan jasandako abusu delituak salatu ez zituzten adineko pertsonei zeinek orainaldian preskribatu izan arren terapia, laguntza jasotzeko edo eurentzat justizia erreibindikatzeko nahia izan duten; eta 2021etik zehazki erregistratzen diren zirkunstantzia hauek, batez ere balio izan dute haurtzaroko garaian erlijio erakunde ezberdinen ikastetxetan isekak hala nola abusuak jasan zituzten haiek arreta jaso dezaten.

Foru Komunitatean eginiko delituen beherakada bat erregistratu izan bada ere, 2021 konfinamendu-ondoko urte honetan zehar 2016tik irekitako espedienteen kopuru handiena ezagutu da. Bulegoan artatutako pertsonen hedadura horren nabarmen hau, aurreko urtetan baino 148 inguru gehiago, neurri handi batean hain zuzen 2016. urtetik inauguratutako joerari egozten zaio, psikologoek egin izaten dituzten larrialdiko esku-hartze guztiak erregistratzean (aurtengoan 226 inguru), arestian ez baitziren kontuan hartzen; baita bigarren mailako biktimei espedienteak irekitzeari eta zenbatzeari ere (guztira 52).

Bigarren mailako biktima hauek dira askotan zuzeneko indarkeriaren objektu ez izan arren, erasoa gertatzen den esparruan egon direnak, egoeraren ondorioak jasaten.

Iaz artatutako bigarren mailako biktimetako asko, sexu arloko delituen ondorioz etorri dira, bereziki inguruneko senitartekoen aldetik adingabeek jaso dituzten abusuengatik. Hain zuzen biktima horietatik 17 adingabeak dira, eta gehiengoa indarkeria matxistaren emakume biktimen seme-alabak izango lirateke, kasuren batean sexu eraso edota abusu baten biktimen neba-arrebak izanik, zeinentzat gurasoek edo eurak, alditan asistentzia psikologikoa eskatu duten.

Bestalde, iaz artatutako genero indarkeriaren biktimen % 66,17ak seme-alaba adingabeak zituen bere kargura. Agerikoa da adingabeak ere biktimak izan ohi direla, eta horren arabera artatu beharko dira, indarkeriaren ondorioak gainditu ahal izateko beharra dutenean. Adingabeek psikologoen arreta jaso ahal izatea lortzeko eragozpen nagusiena aitaren aldetik baimen gabezia izaten da, beraz, alditan ezinbestekoa izaten da epaitegietara joatea baimen judiziala eskatzera.

Erasotzaile “ezagunak”

Nabarmentzekoa da nolanahi ere sexu askatasunaren aurkako delituen gaineko arretak izan duen gorakada, 46 guztira 2021ean, 44 emakume eta bi gizon. Eta zifra honek iazkoa, 2020, ia bikoiztu egiten du, 24 kasu artatu baitziren, 2019an kasuak 14 izanik.

“Ziur aski urteko azken hilabetetan aisialdi eta gizarte bizitzarako esparru berria zabaldu izanak goranzko joera horri bidea emango zion”, txostenean jasotzen denari jarraiki. Garrantzitsua da nabarmentzea delitu mota honen biktima orori tratamendu psikologikoa eskaini zaiola, eta kasu gehienetan terapia jaso izan dutela.

2021 honetan, nabarmentzekoa da erasotzaile “ezagunak” askoz gehiago izan direla “ezezagunak” baino, bulegoan laguntza eskatzeko urratsa eman duten biktimen artean behintzat.

Biktimen gehiengo zabala 30 urtetik beherakoak ziren eta bere erasotzaileak ohiko gizarte ingurunean eurentzat hurbileko pertsona “ezagunak” izan omen dira (% 73): ezagunak edo senitartekoak edo bestela euren bikote edota kide sentimentala. Pertsona “ezezagunei” sexu askatasunaren aurkako 12 deitu baino ez zaizkie egotzi.

Genero indarkeriaren araberako salaketa gehiago

Biktimen hedapen handiena genero indarkeria jasan duten pertsonengan ikusi da, guztira 266 inguru izanik. Azalpena psikologoen taldeak eginiko larrialdiko arreta ororen erregistroan topa daiteke. Arestian bulegora deika ibiltzen ziren emakumeei soilik irekitzen zitzaizkien fitxak.

Genero indarkeriagatik artatutako pertsonetatik, 236ek (% 88) salaketa bat jarri zuten epaitegian eta aginte judizialak babes neurriak agindu zituen 83 kasutan (% 60). Salaketarekin artatutako biktimen datua hedatu da aurten, % 86, iazko % 74ari dagokionez.

Biktimen portzentaje handi batek, salaketa jarri ez zutenen % 26ak, gainera tratamendu terapeutikoa edo bestelako aholku motaren bat jaso ahal izan du, euren egoera judizializatu behar izan gabe.

Eta agerikoa denez, salaketa jarri zen kasuetan, ondoren hura kentzeari ekin izan bazitzaion ere, erasotzailea epaitu ez izan arren, arreta mantendu egiten da, bilakaera penala alde batera utzita.

Delituen Biktimei Laguntzeko Bulegotik adierazi dute, zenbaitetan “terapia hasi aurretik eta prozesu horretan zehar, ugariak direla jasotako laguntza horri esker legezko salaketara iristeko indarra lortzen duten biktimak”.

Nafarroako Delituen Biktimei Laguntzeko Bulegoa 128/1998 Foru Dekretuaren bidez sortu zen eta ordutik bere funtzio nagusiak izan dira biktimen eskubideak sustatzea eta zaintzea eta haiei hala nola euren familia- eta gizarte-inguruneari asistentzia esparru juridiko, psikologiko eta soziala ematea.

Gainera biktimen aldeko gizarte sentsibilizazioa eta elkartasuna sustatzen ditu, bere arretan inplikatutako erakunde ezberdinak koordinatzen ditu eta laguntza publikoen espedienteak bideratzen ditu biktimen mesedetan. Halaber Nafarroan larrialdiak artatzeko psikologo-taldearen esku-hartzeak koordinatzen ditu, beste zeregin ugariren artean.