Nafarroak osasuna sustatuko duen enpresa-kultura berri baterako aldaketa bultzatu du Enpresa Osasungarrien Estatuko lehen Kongresuan

Laneko arriskuen prebentzioa, lan-giroa eta lan-ingurunearen garrantzia eta horrek langileengan zein enpresen lehiakortasunean duen eragina egitarauaren edukien erdigunean
2022ko maiatzaren 26a
Irujo kontseilaria eta Izaskun Goñi Enpresa Osasungarrien Estatuko lehen 
Biltzarreko gainerako partaideekin.
camera_alt Irujo kontseilaria eta Izaskun Goñi Enpresa Osasungarrien Estatuko lehen Biltzarreko gainerako partaideekin.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Mikel Irujo Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak gaur goizean eman dio hasiera Enpresa Osasungarrien Estatuko I. Kongresuaren lehen egunari. Kongresu hori Nafarroako Gobernuak antolatu du, gaur maiatzaren 26tik 27ra bitartean, enpresa eta erakundeetan osasuna sustatzeko. Laneko arriskuen prebentzioa ikuspegi zabal batetik, giroaren eta lan-ingurunearen garrantzia eta horrek langileengan eta enpresen lehiakortasunean duen eragina egitarauaren edukien erdigunean.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza)