Nafarroak Lehortearen Mahaia aktibatu du sektorearekin diagnostiko bateratua egiteko eta prezipitazio faltaren bilakaera eta ondorioak jarraitzeko

Landa Garapenak 6 milioi euroko neurria iragarri du animaliak elikatzeko lehengaien kostuen igoera konpentsatzeko
2022ko irailaren 12a
La consejera Gómez, con el resto de participantes.
camera_alt La consejera Gómez, con el resto de participantes.   Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Nafarroak Lehortearen Mahaia aktibatu du sektorearekin diagnostiko bateratua egiteko eta prezipitazio faltaren bilakaera eta ondorioak jarraitzeko. Mahai hori ez zen deitzen 2012tik.

Bileran izan dira Landa Garapen eta Ingurumeneko Kontseilaria, Itziar Gomez; Nekazaritza eta Abeltzaintzako eta Landa Garapeneko zuzendari nagusiak; INTIA sozietate publikoko kudeatzailea; eta UAGN, EHNE, UCAN eta ALINAR erakundeetako ordezkariak.

Ekoizpen-sektore ezberdinetan lehortearen inpaktua ebaluatzeko INTIAri agindutako txostenean jasotako datuen berri eman dio kontseilariak sektoreari, eta nekazaritza-sektoreak eta, batez ere, abeltzaintzak bizi duen egoera zailari aurre egiteko 6 milioi euro jarriko dituela iragarri du, 4,2 milioi funts propiokoak. Zehazki, Nafarroak Bruselak baimendutako FEADER funtsen %100 aktibatuko ditu (1,8 milioi), eta Nafarroako Gobernuaren 4,2 milioiko funtsekin osatuko ditu, gainera.

Itziar Gomezek azaldu duen moduan, “neurria batez ere abeltzaintza-sektorearentzat izango da, larrerik gabe geratzeagatik gehien sufritzen ari baita; horri pentsuen kostuaren igoera ere gehitu behar zaio Ukrainako gerra dela-eta, kostu energetikoen igoerarekin batera”. Kontseilariak honela gehitu du: “egoera honetan, Nafarroako Gobernuaren funtsekin ahalik eta gehien konprometituko gara, 6 milioi euro izan ditzagun, lehorteak gehien kaltetutako sektoreari zuzentzeko, hots, abeltzaintza-sektoreari, batez ere ardi-, behi- eta zaldi-haragiaren ekoizle estentsiboari. Neurri horri dagokionean, bizkor jokatu nahi dugu, 2023ko lehen hiruhilekoan emateko”.

Txostenaren datuak

Nekazaritza-sektoreetan, ondorengo lehorreko laboreak aztertu dira: bazka-artoa, ekilorea, almendrondoa, mahastia eta olibadia. Bazka-arlo, ekilore eta almendrondoari dagokienez, Nafarroako urteko batez besteko ekoizpen-datuak jaso dira.  

-Bazka-artoa: uzta %44 inguru murriztu dela uste da, batik bat I. Eskualdean (ipar-mendebaldeko mendia).

-Zereala: batez beste %22ko jaitsiera, nabarmenagoa iparraldean.

-Ekilorea: uzta %28 inguru murriztu da (III eta IV Eskualdeak, Iruñerria eta Lizarraldea).

-Almendrondoa: %60 inguruko murrizketa.

-Olibadia: gaur egun, lehorreko uztaren murrizketa %10 - %15 ingurukoa izan daiteke oro har Nafarroan, baina aurreikus daiteke erdialdean murrizketa handiagoa izango dela eta hegoaldean apur bat txikiagoa.

Belardi eta larreei dagokienean, I. Eskualdean nahiz II. Eskualdean, ekoizpena %30 inguru jaitsi da azken 10 urteetako batez besteko ekoizpenarekin alderatuta. Bestalde, Urbasako produkzioaren murrizketa %43raino igo da.

Azkenik, urtegiei eta ureztaketei dagokienez, maiatza-ekaina-uztaila hilabeteetan pilatutako ekarpenak gutxieneko historikoetan daude 1980az geroztik. Aragoiko eta Arbako arroak larrialdian sartu dira. Irailaren 5eko asteko partearen arabera, gaurko bolumena 87,1 de hm3-koa da (hau da, %19,5ekoa). Horniduraren banaketa proportzionalak eta murrizketak aplikatzen ari dira Esak hornitutako ureztatze handietan (18.000 ha inguru Nafarroan). Irati, Arga eta Egako arroak aurrealerta egoeran daude. Itoizek 172,5 hm3-ko bolumena (%41,3) du egun. Nafarroako Ubideko eremu ureztagarriak ez du inolako murrizketarik izan uda honetan.

Lehortearen Mahaiak aktibo jarraituko du egoeraren segimendua egiteko.