2022ko apirilaren 5a

Nafarroak 2022ko Wind Europe azokan itsasoko energia berriztagarriak, bereziki eolikoa (offshore) eta etorkizuneko makroeskualde atlantikoa bultzatu nahi ditu

Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusiak eta ENERCLUSTEReko zuzendari kudeatzaileak Periferiako eta Itsasertzeko Eskualdeen Konferentziaren Arku Atlantikoaren bileran parte hartu dute
Nafarroako Gobernuko, Enerclusterreko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak 
2022ko Wind Europe azokan.
camera_alt Nafarroako Gobernuko, Enerclusterreko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak 2022ko Wind Europe azokan.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak bat egin du  Periferiako eta Itsasertzeko Eskualdeen Konferentziaren (CRPM) Arku Atlantikoa osatzen duten eskualdeen adierazpen politikoarekin. Bertan, offshore itsas energia eolikoa bultzatzearen aldeko apustu irmoa egitea, proiektuen tramitazioa sinplifikatzea eta alor horretako teknologien I+G proiektuen finantzaketa eskuratzea eskatzen da. Era berean, makroeskualde atlantiko bat sortzea eskatu dute, gobernantza-egitura hori indartzeko eta Kontseiluari eskatzea Europako Batzordeari agindu bat eman diezaion egitura hori gara dezan.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza)