Nafarroak sabai berria lortu du hondakinen gaikako bilketan, guztizkoaren % 40, eta Estatuko lehen postuetan kokatu da paperean eta kartoian, ontzietan eta beiran

Gainera, materia organikoaren bilketa % 3 handitu da aurreko urtearen aldean (42,7 kg/pertsona), gaikako bilketaren hedapena amaitu ondoren
2022ko maiatzaren 10a
collections Irudi galeria

Nafarroak 281.911 tona etxeko eta merkataritzako hondakin sortu zituen 2021ean (2020ko 282.009 tona baino zertxobait gutxiago), eta horietatik % 40 gaikako bilketari dagozkio (2020an, berriz, % 39). Horrela, Nafarroak sabai berria lortu du hondakinen gaikako bilketan, eta Estatuko lehen postuetan dago paperean eta kartoian, ontzietan eta beiran.