2022ko apirilaren 27a

Nafarroak Euskadirekin eta Akitania Berriarekin lankidetza-hitzarmena sinatu du, hiru eskualdeen arteko mugikortasun-proiektuak garatzeko

Sinadura-ekitaldia Mugikortasun elektrikoko Go Mobility azokan izan da, Irunen, eta bertan Irujo kontseilariak Foru Gobernuaren standa ere inauguratu du
Irujo kontseilariak, Camille Coste TOPOS klusterreko zuzendariak eta Javier 
Larrañaga Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko foru diputatuak 
eta MUBIL Fundazioko presidenteak sinatu dute akordioa Go Mobilityko 
azokan.
Irujo kontseilariak, Camille Coste TOPOS klusterreko zuzendariak eta Javier Larrañaga Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko foru diputatuak eta MUBIL Fundazioko presidenteak sinatu dute akordioa Go Mobilityko azokan.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Mikel Irujo Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Euskadiko eta Akitania Berriko eragileekin, mugikortasun elektrikoaren arloan proiektu bateratuak garatzeko. Sinadura-ekitaldia Go Mobility mugikortasun elektrikoko azokaren III. edizioan izan da, FICOBA gunean, Irunen. Gainera, kontseilariak, Industriaren, Energiaren eta S4 proiektu estrategikoen zuzendari nagusi Uxue Itoizek eta Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusi Izaskun Goñik Nafarroako Gobernuak azokan duen standaren harreran eta inaugurazioan parte hartu dute, eta azokan parte hartzen ari diren gainerako enpresa nafarrak bisitatu dituzte.

(Albiste hau euskaratzen ari gara, hurrengo minutuetan izanen duzu osorik euskaraz. Bitartean gaztelaniazko bertsioa kontsulta dezakezu. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza)