Descárgate la app
Nafarroak animazioaren eta bideojokoen industriarako finantzaketa eta berrikuntza teknologikoaren ekitaldi berria aurkeztu du Madrilen
2022ko maiatzaren 24a
Nafarroak animazioaren eta bideojokoen industriarako finantzaketa eta berrikuntza teknologikoaren ekitaldi berria aurkeztu du Madrilen
Kultura eta Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusiek Next Lab Finance Tech Navarra ezagutzera eman dute eta ekainaren 27tik 29ra bitartean Baluarten lehen aldiz animazio eta bideojoko enpresak dituzten inbertitzaileak bilduko ditu
Ezkerretik eskuinera: José Bayón, Enisako kontseilari delegatua; María Peña Mateos, ICEX - España Exportación e Inversores erakundeko kontseilari delegatua; Paula Noya, NICDOko Azpiegituren zuzendaria; Luis Cueto, Ekonomia Gaietarako eta Transformazio Digitalerako Ministerioko Telekomunikazioen Estatu Idazkariaren Kabineteko aholkularia; Jose Luis Farias, Next Lab Finance & Tech Navarra enpresako zuzendaria, Agurtzane Martínez Ortigosa, Nafarroako Gobernuko Berrikuntzako zuzendari nagusia; Adriana Moscoso del Prado Hernández, Kultura eta Kirol Ministerioko Kultura Industrien, Jabetza Intelektualaren eta Lankidetzaren zuzendari nagusia; Ignacio Apezteguía, Nafarroako Gobernuko Vianako Printzea Erakundea- Kultura zuzendari nagusia; eta Carlo Penna, Kultura eta Kirol Ministerioko jabetza intelektualeko zuzendariordetza orokorreko bokal aholkularia.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Ignacio Apezteguía Vianako Printzea Erakundea- Kultura zuzendari nagusiak eta Agurtzane Martínez Nafarroako Gobernuko Berrikuntzako zuzendari nagusiak Next Lab Finance & Tech Navarra ekitaldia aurkeztu dute gaur Madrilen, eta ekainaren 27tik 29ra Baluarte Batzar Jauregian eginen da.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)