Nafarroak 60 milioi euro baino gehiago inbertitzen ditu bi urtean ehun bat udalerritan ur hornikuntzarako eta saneamendurako azpiegiturak hobetzeko
Nafarroak 60,8 milioi euro inbertitu ditu 2019an eta 2020an ehun bat udalerritan ur-hornikuntzarako eta -saneamendurako azpiegiturak hobetzeko. Datu horiek Bernardo Ciriza kontseilariak eman ditu, Hiri-erabilerako Uraren Ziklo Integralaren Plan Zuzentzailearen gauzatze-mailaren balantzea egin ondoren. Plan hori, hain zuzen ere, klima-aldaketaren aurkako tresna handiena da Foru Komunitatean uraren arloan.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)